Urtero bezala, gure herriko kaleak argiz beteko dira Gabon garaian. Horretarako, aurrez, instalakuntza lanak egin beharko dira. Lan hauek, ohiko den bezala, bi fasetan gauzatuko dira.
Lehenik, urriaren 23an hasita, argiak jarri ahal izateko alanbreen eta argindar kableen instalazioa gauzatuko da eta, ondoren, apaingarriak jartzen hasiko dira.
Lan hauek 22:00ak eta 7:00ak bitartean gauzatuko dira.