Eduki publikatzailea

Atzealdea Gabonetako argien kostua

Twitter

UDALAK BERE GAIN HARTUKO DU ZARAUZKO MERKATARIEN GABONETAKO ARGIEN KOSTUAREN ZATIA

2020/11/16

Zarauzko Udala jakitun da COVID-19ren pandemiak ostalaritzan eta merkataritzan eragin duen krisiaz.

Sektore horrekin etengabe harremanetan egoteaz gain, Udalak laguntza edo ekintza posibleak aztertzen jarraitzen du, sektoreari laguntzeko helburuarekin.

Dagoeneko, Gabonetako argiak herri guztietako kaleetan jarrita daude. Alde batetik, Udalak barkamena eskatu nahi die zarauztarrei, Gabonetako argien muntaiak sortutako arazoengatik. Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak adierazi duenez, "Azaroan zehar argiak jarri dira Zarautzen. Gehienak muntatuta daude eta barkamena eskatu nahi diegu herritarrei sortutako eragozpenengatik. Bizi ditugun une gogor hauetan ilusioa, poza eta itxaropena transmititzeko ahalegin bikoitza egin behar dugula uste dugu, batez ere etxeko txikienei ".

Udalak 51.500 eurotan esleitu du muntaia egiteko. Urtero, Murkil Elkarteak kopuru horren ehuneko bat hartzen du bere gain, Gabonetako argiek "Zarautzi bizia ematen diotela eta tokiko kontsumoa bultzatzen dutela" baieztatzen baitute.

Turismo zinegotziak gaineratu duenez, "badakigu gure ostalarien eta merkatarien egoera ez dela batere ona; horregatik, Zarauzko merkatarien Gabonetako argien kostuaren zatia gure gain hartzea erabaki dugu. Gure hitza eman genien, ahal dugun guztian lagunduko geniela esanez, eta keinu txiki hau garrantzitsua da; izan ere, Gabonetako argiekin, tokiko kontsumoa sustatzen dela eta herrian beharrezko poza sortzen dela baieztatuta dago. Ez dugu ezkortasunean erori behar bizi dugun egoeragatik ".

Azaroaren 28an piztuko dira argiak, baina aurten ez da ekitaldirik egingo horretarako. Argiak 18:00etatik 22:00era bitartean piztuko dira urtarrilaren 6ra arte. Azpimarratu behar da erabiltzen diren bonbilla guztiak LED direla, kontsumo txikikoak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010