Eduki publikatzailea
Atzealdea Gabonetako argiak 2022
ILUMINACIONES XIMENEZEK ARGITUKO DITU AURTEN ZARAUZKO GABONAK


2022/11/11
Aurten ere, Gabonetan Zarautz argiz beteko da. Aste honetan bertan jada hasi dira argiztapena jarri ahal izateko beharrezkoa den kableatua lotzen. Aurten, argien muntaketaren ardura ILUMINACIONES XIMENEZ enpresari eman zaio, Udalaren lehiaketa publikoa irabazi ondoren eta lehenengo aldia izango da andaluziar hauek gure herria argiztatzen dutena.
Esleipenak 48.620 euroko (BEZ barne) aurrekontua dauka eta elementu apaingarri berritzaile hauen instalakuntza igandean, azaroaren 13an, hasiko da. Instalakuntza igandetik ostegunera egingo da, gauez (22:00 – 7:00), egunean zehar trofikoarengan eraginik ez izateko.
“Bizi dugun krisi energetiko honen aurrean, Gabonetako argien pizte ekitaldia astebete atzeratzea erabaki dugu, bai eta egunero piztuta egongo diren denbora ordu erdian murriztea”, azaldu du Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo eta Merkataritza zinegotziak. “Iluminaciones Ximenez dekorazio-argiztapeneko punta-puntako enpresa da, 75 urte baina gehiagoko esperientziarekin sektore honetan, eta Kordobako enpresa hau da, besteak beste, euskal hiriburu gehienetako, Vigo, Madrid edota Bartzelonako Gabonak argiztatzen dituena”.
Argiztapena, bere osotasunean, kontsumo baxuko LED bonbillek osatzen dute, energia kontsumoa asko jaisteko aukera emanez. Gabonetako argiak pizteko ekitaldia datorren abenduaren 3an egingo da Musika Plazan, eta argiztapenak urtarrilaren 6ra bitartean iraungo du. Argiteria 18:00etatik 22:00etara piztuko da egunero, azken urteetan baina ordu erdi gutxiago.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010