Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gabonetako argiak

Twitter

MURKILEN ETA ZUREKINEN ESKUTIK PIZTUKO DIRA AURTENGO GABONETAKO ARGIAK

2021/11/22

Joan den urtean Gabonetako argiteriaren piztuera ekitaldia egin ezin izan ondoren, aurten Zarauzko Udalak ekitaldi hau berreskuratuko du. Larunbat honetan ospatuko da ekitaldia Musika Plazan, 18:00etan. Aurten, MURKIL Zarauzko Dendarien Elkartea eta ZUREKIN Zarauzko Ostalaritza Elkartea izango dira Gabonetako ilusioaren argia piztearen arduradunak.

“Pandemiak hain gogor jo dituen merkataritza eta ostalaritza ordezkatzen duten herriko elkarteekin keinu hau izan dugu” adierazi du Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak. “Gabonetako argiteriaren bitartez tokiko kontsumoa sustatzen jarraitu nahi dugu”.

Argiteriaren muntaiak eta argiztapenak izango duen guztizko kostutik, Udalak 35.600 € (BEZ barne) ordainduko ditu eta gainontzeko 15.900 €ak MURKIL Zarauzko Dendarien Elkarteak bere gain hartuko ditu. “Joan den urteko irizpide berdina jarraituz, Zarauzko merkataritza establezimenduen Gabonetako argien muntaiaren kostuaren zatia Udalak bere gain hartzen jarraitzea erabaki dugu” azaldu du Larrañagak.

Argiteria %100ean kontsumo baxuko LED teknologiako bonbillaz osatua egongo da eta 27.400 watioko guztizko kontsumoa izango du. Zentzu honetan, 2008tik hona %80 murriztu da Gabonetako argiteriaren kontsumoa, nahiz eta %13 igo den espazio argiztatuen kantitatea. 

Esan bezala, azaroaren 27an piztuko dira Gabonetako argiak eta urtarrilaren 6a bitartean argituko dute gure herria, egunero 18.00etatik 22.30etara.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010