Eduki publikatzailea
Atzealdea Frantzesbideako sarreraren irekiera
ERROTABERRI ETA ABENDAÑORAKO BIDE BERRIA IREKI DA


2021/03/18
Errotaberri industrialdea handitzeko urbanizazio-lanek aurrera jarraitzen dute, eta ostegun honetan beste mugarri bat izango dute, Frantzesbidetik sartzeko bide berria irekiko baita. Lan hauek 2018. urtearen amaieran hasi ziren, eta Errotaberri eta Aritzbataldeko hirigunea lotzen dituzte autobidearen gaineko pasabidearen bidez, Frantseskuako kaxa berrituz eta Aitza Auzoko bidearekin lotuz. Lan hauek Altuna Uria – Lurkide aldi baterako enpresa elkarketak egin ditu, eta honekin, Errotaberri poligonoaren urbanizazioaren bigarren fasea amaitu da.
Obra honek beste aurrerapausu bat suposatzen du Zarauzko industrialdeek sarrera propio bat lortzeko. Xabier Txurrukak (EAJ-PNV) Zarauzko alkateak uste du Errotaberriko industrialde honek "funtsezko garrantzi estrategikoa" duela herriarentzat, "aberastasuna eta enplegua sortzen duten jarduera ekonomikoak mantendu eta sortzeko, eta inguruan errotutako enpresek historikoki izan dituzten uholde-arazoak konpontzeko".
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalak sinatutako hitzarmenaren bidez, foru-erakundeak konpromisoa hartu zuen obraren kostuaren zati bat ordaintzeko eta obrak egiteko behar ziren lurzoruak eskuragarri jartzeko. Guztira, Aldundiak, obraren azken likidazioaren arabera, 1.026.400 € jarri ditu (aurrekontu osoaren % 65). “Gipuzkoako foru Aldundiak lan hauen finantziazioan parte hartu du badakigulako obra hau klabea dela herri honetako mugikortasunerako eta etorkizun ekonomikorako. Errotaberri industrialdearen eta bide sare orokorraren arteko lotunea hobetuz Errotaberri eta Abendañora doazen ibilgailuen herriguneko ibilbidea 800 metrotan murriztea lortu du. Beraz, herriaren mugikortasunean hobekuntza handia ekarriko du, hiri kaskoan trafikoa arinduko duelako, eta bizilagunen bizi kalitatean eragin positiboa edukiko duelako horrek”, azaldu du, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak.
Iñurritzako ibaiaren egoera hobetzetik eratorritako sinergiak aprobetxatuz, Errotaberri industriagunerako sarbideak hobetu da. “Garrantzi handiko obra da ekonomia alorrean ere, herriaren etorkizuna finkatzeko, industria jarduera handitzea eta garatzea ahalbidetuko duen neurrian. Orain arte Abendañon kokatzen den jarduera hori neurri handienean, baina agortzen ari da bere gaitasuna. Industria gunean lan egiten dutenentzat ere onurak ekarriko ditu aktuazioak”, azpimarratu du diputatuak.
Bide berri hori irekitzeko ekitaldian, Industriako sailburuorde Javier Zarraonandiak ere parte hartu du, eta azpimarratu du bide horrek industrialdearen eta enpresa-jardueraren lehiakortasuna hobetzeko egiten duen ekarpenaz gain, eragiketa hori lankidetza publiko-pribatuaren eredu izan dela. Erakundeen eta enpresa pribatuaren artean egindako operazio zirkularrari esker, lehen sakabanatutako enpresak hartzen zituen Errotaberri poligonoak enpresa-gune antolatuago eta erakargarriago bati bide eman dio. Lankidetza horrekin inplikatutako eragile guztiek irabazi dugu, bereziki herritarrek eta gune honetan aritzen diren enpresek ".
Aurrerapausuak Errotaberriren industrializazioan
2019ko maiatzaren 10ean, Eusko Jaurlaritzaren SPRILUR taldea Errotaberriko eremuaren jabe handiena bihurtu zen, eta guztira 10 partzela ditu, 34.844,39 m2-ko azalera globalarekin.
SPRILURek Hitzarmen Batzordearen lehendakaritza bere gain hartu ondoren, eremua urbanizatzeko prozesua berriz abiarazi da. Inbertsio globala 9 milioi euro ingurukoa da, eta 2021. urte honetan bertan amaituko da.
Merkaturatze-jarduerari esker, Zarauzko enpresek erakutsi duten interesa egiaztatu ahal izan da, eta, horri esker, 2022an nabeak eraikitzeko fasearen ondoren, 2023ko ekitalditik aurrera jarduera betean egongo dela iragarri ahal izan da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010