Eduki publikatzailea
Atzealdea FITUR Zarautz 2025
ZARAUTZ, FITURREKIN DUEN HITZORDUARI LEIAL


2025/01/22
Zarauzko Udala aurten ere, Xabier Txurruka alkateak eta Esther Facchin Turismoko arduradunak ordezkatuta, aste honetan Madrilen ospatzen ari den FITUR Nazioarteko Turismo Azokarekin duen hitzorduan izango da. Azoka bisitatzeaz eta sektorean planteatzen diren berrikuntzak bertatik bertara ezagutzeaz gain, udal ordezkariek Zarauzko Turismo Plan Estrategiko berria osatzen duten ildo nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin partekatzeko aukera izan dute.
"Turismoko Plan Estrategikoaren eguneratzea planteatzeko orduan, argi geneukan familia-turismoak Zarautzeko merkatu-helburu nagusia izaten jarraitu behar duela eta, gainera, turismo seniorra edo profesionala bezalako nitxo berrien aldeko apustua egin behar dela", adierazi du Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV). "Diagnostikoa egin ondoren, dagoeneko identifikatuta ditugu datozen urteetan Zarautzen landu eta sustatu nahi dugun turismo-jarduerarako ardatz izango diren ildo nagusiak".
2025-2028 Turismo Plan Estrategikoa egiteko zehaztu den helburu nagusietako bat Zarautz 2030 Plan Estrategikoarekin eta haren Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat egitea izan da. Gainera, planaren garapena VICE ereduan oinarritzen da, hau da, honako ardatz hauek hartzen ditu kontuan: bisitariak (V), turismo-industria (I), komunitatea (zarauztarrak) (C) eta ingurunea (E).
Plan Estrategikoaren ekintza planak lau kontzeptu edo ideia nagusi garatzen ditu: Bizikidetza, zarauztarrak turismo arloko erabaki eta estrategien erdigunean jarriz, gure nortasuna, euskara sustatu eta balioetsi beharreko elementu bereizlea izanik, iraunkortasuna (soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa) eta pertsona guztien inklusioa.
Turismoko Plan Estrategikoak, era berean, aurreko kontzeptuetan murgiltzeko hiru helburu zehaztuko ditu:
Alde batetik, Zarautz bere kultura eta nortasuna kontserbatzearen eta balioestearen aldeko apustua egiten duen udalerria izatea. Bestetik, komunitatearen onerako izango den turismoa sustatzea, bisitarien ekarpen positiboa bilatuz, baliabide naturalak eta kulturalak zaintzea barne. Hori guztia turismo jasangarriaren alde lan egiten jarraitzera bideratuta dago, jarduera ekonomikoari, gure kulturari, nortasunari eta ingurune naturalari eusteko sentsibilizazio-ekintzekin.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010