Eduki publikatzailea
Atzealdea Familien Eguna
FAMILIEN EGUNA ESPATUKO DA MAIATZAREN 1EAN ZARAUTZEN


2022/04/22
Zarauzko Turismo Bulegoak urteak daramatza familia turismoaren inguruko lanketa egiten, turismo mota honek behar dituen ezaugarriak eta berezitasunak herrian ezartzeko. Lanketa hau herriko hainbat ostatu, zerbitzu turistiko eta elkarterekin elkarlanean egiten du Turismo Bulegoak.
“Zarautzek bertako familiek edo kanpotik datozen familiek euren aisialdiaz gozatzeko edo opor egun eder batzuk igarotzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak betetzen ditu” adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) jarduneko Turismo zinegotziak. “Herrian eskaintzen diren zerbitzu ezberdinez gain, Turismo Bulegoan familientzako egokiak diren plan eta jarduerei buruzko informazio zabala jasotzeko aukera dago”.
Norabide honetan aurrera jarraitzeko asmoz, datorren maiatzaren 1ean Familien Egunaren lehenengo edizioa ospatuko da Zarautzen. Egun honen baitan, Turismo Bulegoak formatu digitalean zabalduko den egitaraua osatu du, asteburu horretan familientzat zuzendua Zarautzen izango diren ekintza guztiekin, besteak beste:
- Apirilak 30 – 17:00 (Musika Plaza): Aurpegi margoketa tailerra, MURKIL Zarauzko Dendarien Elkartearen eskutik.
- Maiatzak 1 – Egun osoan: Puzgarri eta haur jolasak ZUREKIN Zarauzko Ostalarien Elkartearen eskutik honako tokietan (atxikitako dokumentuan ageri dira ordutegiak):
- Malekoia
- Lege Zaharren Enparantza
- Sagasti Plaza (Azken Portu)
- Santuiturri Plaza (Aritzbatalde)
- Musika Plaza
Honez gain, egitarauarekin batera, Zarauzko Turismo Bulegoak herrian familientzat egokiak diren bisita, ibilaldi eta jokoen zerrenda osatu du.
Familia Turismoa Zarautzen
2018an martxan jarritako Turismo Plan Estrategikoan, turismo eredu jasangarri baten bila, Zarautz familia-helmuga gisa kokatzea erabaki zen. Ordutik, lan asko egin du Turismo Bulegoak aspektu honetan eta pasa den urtean Familia Turismoaren zigilua jaso zuen Familia Ugarien Espainiako Federazioaren (FEFN) eskutik.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010