Eduki publikatzailea

Atzealdea Familia Turismoaren Zigilua

Twitter

FAMILIA TURISMOAREN ZIGILUA JASO DU ZARAUTZEK

2021/05/13

Familia Ugarien Espainiako Federazioak (FEFN) ematen duen Familia Turismoaren zigilua jaso du Zarauzko Turismo Departamentuak azken hilabeteetan arlo honetan egindako lanagatik. Zigilu honek familien (ugariak izan ala ez) beharretara egokitutako eskaintza duten turismo-enpresak eta -helmugak onartzen eta egiaztatzen ditu, eta zentzu honetan, elkarte honek azken urteetan Zarautzek, Turismo Departamentuaren bitartez, egindako lana saritu du.

2018an onartutako Turismo Plan Estrategikoan, Zarauzko turismoa dinamizatzen lagunduko duten turismoaren gestio-estrategiak finkatu ziren. Ildo estrategiko nagusi bezala, Zarautz familia-helmuga gisa kokatzea nabarmentzen zen. Hori dela eta, Udaletik ahaleginak egin dira arlo honetan onarpen soziala lortzeko, bai familia-turismoaren sektorean, baita horrelako eskaintzaren bila dabilen bezeroaren aldetik ere.

Turismo jasangarri baten apustua egin nahi du Turismo Departamentuak eta horretarako, lan-lerro nagusien artean familia-turismoan zentratzen da, bai produktu aldetik, baita komunikazio eta sustapen aldetik ere.

“Zarautz betidanik izan da bizileku zoragarria familientzat, eta familia asko eta asko erakartzen ditu herriak dituen ezaugarriengatik” adierazi du Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak. “Zarautzek eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideak oso egokiak dira oporraldiak familia giroan igarotzeko eta hala berresten du jaso berri dugun zigiluak”.

Jasotako aintzatespen berri honek familia-segmentuan interesa duten helmugen artean Zarauzko posizionamendua indartuko du eta bertako enpresen turismo-lehiakortasuna handitzen lagunduko du. Zigilu honek familia helmuga erreferente gisa kokatuko du Zarautz Euskadi mailan eta Familia Ugarien Espainako Federakuntza (FEFN) osatzen duten 48.000 familien ikusmiran ezarriko du herria.

“Familia Turismoko Zigilua Familia Ugarien erakundeek sortu zuten, helmuga turistikoak eta familiaren publikoaren aldeko apustua egiten duten establezimenduak bereizi eta sustatzeko” azaldu du Iñigo Abreu Hirukide Gipuzkoako lehendakariak. “Zigilu horren bidez, familientzat pentsatuta dauden turismo-kokalekuak, kultura-zentroak, hotelak, jatetxeak eta abar abalatzen dira”.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010