Eduki publikatzailea
Atzealdea

Euskararen esparruan programa eta jarduerak egiteko dirulaguntzak

Euskararen esparruan programa eta jarduerak egiteko dirulaguntzak

Kontaktua

NON ESKATZEN DA?

Zerbitzu telematikoen bitartez.

​Informazio gehiago Euskara Departamentuan:

Telefonoa: 943 00 51 16
Posta elektronikoa

Informazioa

Zarauzko Udalak euskararekiko motibazioa, euskara bera ikertzea, ezagutzea eta erabiltzea sustatzeko urtean zehar Zarautzen egiten diren jarduerei dirulaguntzak ematen die.

 

NORK ESKA DEZAKE?

  • Dirulaguntza horiek oinarri hauetan zehaztutako esparruan euskara normalizatzeko programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko pertsonek eta erakundeek eskatu ahal izango dituzte, legearen arabera eratuak eta dagozkien erregistroetan inskribatuak, behar den IFZ dutenak ete beren jarduera nagusiki Zarauzko udalerrian garatzen dutenak.
  • Irakaskuntza-zentroak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.
  • Pertsonen eskubideen aurkakoak edo iraingarriak diren edukiak dituzten jarduerak edo programak ez dira onartuko.

 

ZENBATEKOA

Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programaren gastu-aurrekontuaren % 75 gaindituko. Dirulaguntzen emakida gehienez dagokion partidaren aurrekontuko diru-izendapenaren mugaraino egingo da, beraz, ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan horretarako izendatutako kopurua baino, banaketa proportzionala egingo da eskatzaile guztien artean.

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera eredua behar bezala beteta: eskatzailearen datuak, ekintzaren ezaugarriak, ekintzaren aurrekontua.7.3A eredua.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta dituela ziurtatzen dituzten agiriak (eskatzaileek aukera izango dute adierazpenaren bidez Zarauzko Udalari baimena ematea informazio hau berak eska dezan). 7.3B eredua
  • Erantzukizuneko adierazpena sexuaren, ideologiaren, jatorriaren nazionalitatearen edo sexu-joeraren ziozko diskriminaziorik ez dela egiten. 7.3B eredua
  • Hizkuntza ofizialen aurreikusitako erabilera. 7.3D eredua
  • Beste dirulaguntza eskabideen aitorpena. 7.3F eredua
  • Dirulaguntza justifikatzeko garaian:

 

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Deskargatzeko


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010