Eduki publikatzailea
EUSKARAREN EGUNA EGUNERO, EKITALDIZ BETERIK DATOR AURTENGO EUSKARAREN EGUNA
2023/11/17
Zarauzko Udalak 2023 Euskararen Egunaren baitan antolatu diren ekitaldien berri eman du gaur eguerdian. Ekitaldi hauetako batzuk Zarauzko ikastetxeetako ikasleentzat zuzenduta egongo dira eta besteak, aldiz, zarauztar orori zabalduak.
Antolatu diren ekitaldien artean, nabarmentzekoa da Murkil Zarauzko Dendarien Elkartearekin elkarlanean antolaturiko GURE HITZ KUTTUNAK ekimena dago. Egitasmo honen bitartez Murkil elkarteko Zarauzko establezimenduetako bezeroak animatu nahi ditugu beren euskarazko hitzik kuttunena aukeratzera. Horretarako, bezeroek, elkarteko dendetan egongo diren paperetan gustukoen duten euskarazko hitza idatzi beharko dute azaroaren 20tik 26ra. Guztira 39 establezimenduk eman dute izena ekimen honetan eta jasotzen diren proposamen guztien artean Murkil elkarteko dendetan erabiltzeko 100 euroko 7 bonu zozketatuko dira.
Hau da aurtengo Euskararen Eguneko egitaraua:
- Azaroak 20-26 -> GURE HITZ KUTTUNAK (Murkil elkarteko dendetan).
- Azaroak 22 -> UEMAk antolaturiko ARNASETIK! bideo sormen lehiaketaren sari banaketa.
- Azaroak 29, abenduak 1 eta 4 -> “Peru eta otsoa” antzezlana (Modelo Aretoan Zarauzko ikastetxeetako ikasleentzat).
- Azaroak 21 – abenduak 2 -> Apaxi ipuin kontalaria (ikastetxeetan bertan DBH1 eta 2ko ikasleentzat).
- Azaroak 27 -> “Baga, biga, higa: euskal musikagintzaren historia musika” emanaldia (Modelo Aretoan 1. Batxilergoko eta 1. Lanbide Heziketako ikasleentzat).
- Azaraoak 28 eta 29 -> Txikiren bakar hizketa (Antoniano Aretoan, 2. Batxilergoko eta 2. Lanbide Heziketako ikasleentzat).
- Abenduak 1 -> Literatur emanaldi musikatua (20:00etan Modelo Aretoan).
- Abenduak 2 -> Haurrentzako zinea euskaraz (Modelo Aretoan).
- Abenduak 3 -> Erromeria Eingo taldearekin (18:00etan Musika Plazan).
Pegatina lehiaketa
Urtero bezala, Euskararen Eguneko kartela osatzeko Zarauzko ikasleek bidalitako proposamenak jasotzen dira eta proposamen irabazleak egun honetako kartela ilustratuko du. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Euskara zinegotziak azaldu duen moduan, “zarauztarron artean ‘hitz egingo al dugu euskara?’ galdera egitea nahiko genuke aurtengoan. Eta erantzukizunarekin erantzutea galdera horri, kontuan hartuz euskara dela Europako hizkuntza bizi zaharrena. Eta haratago joanaz, hirugarren mezu bat ere zabaldu nahi dugu, gure gazteek pegatina lehiaketan proposatu digutena: Euskararen Eguna Egunero”.
Hauek izan dira aurtengo pegatina lehiaketako irabazleak:
- Lehen Saria: Xantal Olaskoaga (Ikastola DBH3).
- Bigarren Saria: Sofia Ecenarro (La Salle DBH3).
- Hirugarren saria: Nora Aranguren (Antoniano DBH 3).
- Aipamen berezia: Iker Ferrera (Lizardi DBH 3).
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010