Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskararen Eguna 2025

Twitter

DENA PREST AURTENGO EUSKARAREN EGUNERAKO!

2025/11/28

Zarauzko Udalak jakitera eman du aurtengo Euskararen Egunaren baitan antolaturiko ekimenen programa. Urtero bezala, egitaraua bi zatitan banatzen da: alde batetik, Zarauzko ikastetxeetako ikasleentzat prestaturiko ekintzak eta, bestetik, herritarrentzat zabaldutako egitasmoak.

Guztira, 2.000 ikasle inguruk parte hartuko dute aurtengo Euskararen Egunerako antolaturiko ekintzetan, eta honakoak izango dira:

  • Antzerki emanaldiak LHko geletan.
  • Beldurrezko ipuinen kontaketa DBHko ikasleentzat.
  • Durangoko Azokara bidaia DBHko ikasleentzat.
  • Pegatina eta bideo lehiaketak.
  • Mikel Markez eta Eñaut Elorrietarekin euskal musikagintzaren historiari buruzko saioa.
  • Zuhaitz Gurrutxagaren “Nortasun agiria” antzezlana Batxilergoko ikasleentzat.

Honez gain, esan bezala, herritar ororentzat irekita izango diren ekitaldiak ere izango ditu programa honek:

  • Azaroak 29-30 -> Asteburuko kirol partidetan euskararen aldeko argazkiak, “Euskaraz bizi nahi dut” eta “Zarautzen euskaraz bizi nahi dugu” pankartekin.
  • Azaroak 30 -> Bikote Mistoen Kroseko kamisetetan euskararen aldeko mezua txertatu dugu: “Egiten duguna gara. Zarautzen kirola euskaraz”
  • Abenduak 5 -> Zuhaitz Gurrutxagaren “Nortasun agiria” antzezlana.
  • Abenduak 7, 18:00etan -> Eingo-ren erromeria Musika Plazan (eguraldi txarrarekin Gaztelekuan).

Pegatina eta bideo lehiaketa

Ohikoa den moduan, Zarauzko ikastetxeetako ikasleek urtero antolatzen den Euskararen Eguneko pegatina eta bideo lehiaketan parte hartu dute. Guztira 211 pegatina eta 13 bideo aurkeztu dira eta gaur ospatu da sari banaketa ekitaldia udaletxeko Etxezabala aretoan.

Bideo lehiaketa -> DBH 3 eta 4ko ikasleak:

  • Lehen Saria: Lur Elorrieta Alberdi, Intza Subijana Elola eta Irati Rezabal  Garmendia (Lizardi Institutua).
    • Saria:  200 euroko txartela Zarauzko dendetan gastatzeko.
  • Bigarren Saria: Irati Malo Zuriarrain eta Aiuri Alberdi Ostolaza (Salbatore Mitxelena).
    • Saria: 150 euroko txartela Zarauzko dendetan gastatzeko.
  • Hirugarren saria: Mayling Pichardo Alvarez, Maite Erostarbe Areizaga, Alex Zubielqui Oliveira eta Edu Ruiz Avilez (Antoniano).
    • Saria: 100 euroko txartela Zarauzko dendetan gastatzeko

Pegatina lehiaketa -> DBH 1 eta 2ko ikasleak:

  • Lehen Saria: Inge Azpitarte Alkorta (Lizardi Institutua).
    • Saria:  100 euroko txartela Zarauzko dendetan gastatzeko eta aurtengo Euskararen Eguneko karteleko irudia.
  • Bigarren Saria: Maialen Arizmendi Errasti (La Salle ikastetxea).
    • Saria:  80 euroko txartela Zarauzko dendetan gastatzeko
  • Hirugarren saria: Beñat Eizagirre Urbieta (La Salle ikastetxea).
    • Saria:  50 euroko txartela Zarauzko dendetan gastatzeko.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010