Eduki publikatzailea
EUSKARAREN EGUNAREN PEGATINA ETA BIDEO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
2020/12/02
Zarauzko Udalak eta udalerriko ikastetxeek urtero antolatzen dute Euskararen Eguna aldarrikatzeko pegatina eta bideo lehiaketa.
Aurtengoan Pegatina lehiaketan DBH 1 eta 2ko ikasleek hartu dute parte. Eta Bideo Lehiaketan DBH 3 eta 4 eta Batxilergo nahiz Lanbide Heziketakoek.
Irabazleei ematen zaien saria euskarazko kultur produktuak erosteko txartelak dira, horrela, gaztetxoen artean euskal kulturaren kontsumoa sustatzeko ahalegina ere egiten dugu.
Pegatinaren atalean, Lorea Perezek irabazi du, Loreak euskararen gaia gaur egungo egoerara lotzeko erakutsi duen irudimena eta egokitasuna baloratu ditu epaimahaiak “Zailtasunak zailtasun, euskara maitatu” izan da bere leloa.
Bigarren saria Naroa Bordagarairentzat izan da, eta hirugarrena Ane San Julianek irabazi du.
Bideoen atalean, Euskaraldia zuten gaitzat, eta lan irabazleak aukeratzerakoan honakoak hartu ditu kontuan epaimahaiak: gaiari lotu izana, ikasleen sormena eta egindako lana (ideia, gidoia, grabazioa… lantzerakoan), eta, bideoaren originaltasuna eta kalitate teknikoa.
Lehen saria Lizardi Institutuko Naiara Lopetegi, Garazi Aranbarri, Irati Eizagirre, Naiara Larrinaga eta Ane Sobrinok lortu dute. Bigarren saria La Salle Ikastetxeko Beñat Aldama, Maialen Beistegui, Irene Erausquin, Lide Etxeberria, Joseba Larrañaga, Allende Lertxundi, Jon Muñoz-Baroja, Maite Rodriguez-Anabitarte, Libe Ulacia eta Alex Aginagarentzat izan da. Hirugarren saria, berriz, Antoniano ikastetxeko Ekialde taldeak irabazi du.
Aurten ere Zarauzko Udalak Euskararen Egunerako prestatu duen egitaraua zabala izan da. Azaroaren erdialdetik hasi eta abenduaren 4ra bitartean Zarauzko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu:
Jarduera gehienak haur eta gazteentzat bideratu dira, pegatina eta bideo lehiaketa bezalaxe. Aurten ikasleak aretoetara eraman beharrean jarduerak ikastetxeetara eraman ditugu: Apaxi Ipuin kontalaria DBHko ikasleentzat, Di Dau Antzerki Faktoriaren emanaldiak Lehen heziketako ikasleentzat, Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren BAGA BIGA HIGA emanaldiak Batxilergoko ikasleentzat, Arnasguneei buruzko tailerrak, Soziolinguistika ikastaroak… Horiez gain Bai Euskarari elkartearekin hitzarmena berrituko da Zarauzko 31 establezimenduren euskarazko jarduna babestu eta laguntzeko.
Modelo Aretoan ere hainbat emanaldi antolatu dira: Txor Txor bakarrizketa saioa azaroaren 20an, Bertso saio tematikoa azaroaren 27an eta Xabier Leteri buruzko ekitaldiak: abenduaren 3an Alex Gurrutxagaren hitzaldia eta abenduaren 4an Loreak eta Zauriak kontzertua.
Lorea Perez, Pegatina lehiaketako irabazlea
Bideo eta Pegatina lehiaketako irabazleak
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010