Eduki publikatzailea

euskara sustatzeko dirulaguntzak

Twitter

EUSKARA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK

2020/09/04

 

1.- Establezimenduetako errotulazio elementuak, irudi korporatiboa eta  webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Dirulaguntza hauen helburua da Zarauzko establezimenduetan euskararen erabilera bultzatzea.

Bete beharreko baldintzak:

  • Helbide fiskala eta egoitza  edo ordezkaritza iraunkorra Zarautzen izatea.
  • Errotulua edo-eta irudi korporatiboa euskaraz bakarrik idatzita egotea, eta euskara zuzena eta egokia erabiltzen duenak.
  • Ez da dirulaguntzarik emango errotuluan edo-eta irudi korporatiboan izen berezia bakarrik agertzen denean; langintza motaren edo jarduera profesionalaren adierazlea hartuko da kontuan.
  • Establezimenduetan kanpora begira jartzen diren inskripzioak euskaraz bakarrik idatzita egotea.
  • Webgunearen edukiak oso-osorik euskaraz izango dira gutxienik. Honek ez du eragozten beste hizkuntzaren batean ere izatea.
  • Webgunearen hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna ezinbestekoak dira.
  • Webgunea elikatzea: bisita kopurua neurtzea, eguneratzea eta kalitatekoa zein erabilgarria izatea.
  • Webgunearen edukien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, eskatzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du.
  • Aurkeztutako fakturak 2019ko maiatzaren 28tik ondorengoak izan beharko dute.
  • Udalak eskatzaile bakoitzari behin bakarrik emango dio arlo bakoitzari dagokion  dirulaguntza. Dirulaguntzaren eskatzaileak bere aldetik, konpromisua hartuko du diruz lagundutako elementuak euskaraz izaten jarraituko duela hortik aurrera.

Kontuan hartuko diren irizpideak:

Errotuluak:

  • Dirulaguntzaren oinarrietan jasotzen diren baldintzak betez gero, %50eko dirulaguntza emango da (beti ere 350 euro arte gehienez).

Irudi korporatiboa:

ZENBATEKOA: Dirulaguntzaren oinarrietan jasotzen diren baldintzak betez gero %50eko dirulaguntza emango da (beti ere 350 euro arte gehienez).

Irudi korporatibotzat hartuko dira ibilgailuetako errotulazioa, paperezko poltsak, poltsa konpostagarriak, biltzeko papera, karta-azalak, orri idazpurudunak, bisita-txartelak, taloitegiak, albaranak, fakturak, etab.

Webguneak:

  • Webgunea euskara hutsean: kostuaren %50 ordainduko du Udalak, 450,00 euroko muga gainditu gabe.
  • Webgunea euskaraz zabalduko da eta edukiak euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan eskainiko dira: kostuaren %40 ordainduko du Udalak, 360,00 euroko muga gainditu gabe. Kasu honetan webgunea beti zabalduko da euskaraz, baina hizkuntza hautatzeko aukera emango du hasierako orrian eta hizkuntza bakoitzak bere kanala izango du.
  • Webgunearen hasierako orriak hizkuntza hautatzeko aukera eskainiko du (euskara eta beste hizkuntza batzuk), eta edukiak euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan izango dira: kostuaren %20 ordainduko du Udalak, 180,00 euroko muga gainditu gabe. Hizkuntza bakoitzak ere bere kanala izango du eta hizkuntzen erabilera parekatua izango
  • da (hasierako orrian ere ez da beste hizkuntzarik lehenetsiko euskararen aldean).

Dirulaguntza deialdi honen aplikazio eremutik kanpo geratuko dira:

  • Web gune pertsonalak.
  • Edozein eratako edo mailatako irakaskuntza erakundeei lotutako guneak.
  • Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa dutenak.
  • Alderdi politikoen web guneak.
  • Edukietara sartzeko edonolako mugakizuna jartzen dutenak edo zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak.
  • Udalak lehendik diruz lagundutako web orriak eta web guneen mantenua.

Jasotako eskarien arabera, ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan horretarako izendatutako kopurua baino, orduan, aldi horretan banaketa proportzionala egingo da.

Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko irailaren 28a.

 

2.- Euskararen esparruko pertsona edo elkarteei urtean zehar hainbat programa eta jarduera egiteko, dirulaguntzak norgehiagoka araubidez ematea

Bete beharreko baldintzak:  

  • Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte beren jarduerak nagusiki Zarauzko udalerrian egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko kultur edo gizarte elkarteek. Elkarteek legez eratuak egon behar dute eta dagokien erregistroetan inskribatuak, eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) izan beharko dute.
  • Irakaskuntza-zentroak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.
  • Pertsonen eskubideen aurkakoak edo iraingarriak diren edukiak dituzten jarduerak edo programak ez dira onartuko.

Dirulaguntzaren zenbatekoa:  

Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programaren gastu-aurrekontuaren % 75 gaindituko.

Dirulaguntzen emakida gehienez dagokion partidaren aurrekontuko diru-izendapenaren mugaraino egingo da, beraz, ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan horretarako izendatutako kopurua baino, banaketa proportzionala egingo da eskatzaile guztien artean.

ESKAERAK NON AURKEZTU BEHAR DIRA?

Aurrez aurre

HAZ
Goizez: Astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00.

Arratsaldez: Osteguna 17:00 - 19:00

On line

Udal zerbitzu telematikoak

Informazio gehiago

EUSKARA DEPARTAMENTUAN

Tel.: 943-005116 /euskaraz@zarautz.eus


 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010