Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskara ikastaroak dirulaguntza

Twitter

ZARAUZKO UDALAK EUSKARA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK EMANGO DITU

2025/06/24

Zarautzen herritarren %74a da elebiduna eta, Udalarentzat, oso garrantzitsua da kopuru horri eustea eta ahal bada gehitzea. Horretarako dirulaguntza lerro bat jarri du abian, 2024-2025 ikasturtean zehar euskalduntze- eta alfabetatze-ikastaroak egin dituzten zarauztarrak laguntzeko.

Dirulaguntza lerro honen bitartez, elebidunen kopurua handitzea du helburu nagusi Zarauzko Udalak.
Laguntza hau eskuratzeko, onuradunek honako baldintzak bete beharko dituzte:

-    Dirulaguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea.
-    Ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Zarauzko Udalak 40.240,62 euro banatuko ditu jasotako eskabideen artean. 
Uztaila baino lehen amaitutako ikastaroen matrikularen % 75a ordainduko da (& 100a langabezian dauden ikasleen kasuan) eta udako ikastaroetan matrikularen %50a (% 75a langabezian dauden ikasleen kasuan).
Eskabideak aurkezteko modua eta epea:

-    2025eko uztaila baino lehen bukatutako ikastaroak: 2025eko ekainaren 30etik uztailaren 11ra arte.
-    2025eko uztailetik irailera bitartean egindako ikastaroak: 2025eko irailaren 29tik urriaren 10era.
Eskaera udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) egin daiteke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, edota Udal zerbitzu telematikoen bitartez.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010