Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskara ikastaroa zaintza

Twitter

ADINEKO PERTSONEKIN EUSKARAZ HITZ EGIN AHAL IZATEKO EUSKARA IKASTAROA ANTOLATU DU UDAL ELKARTEAK, ZARAUZKO UDAL EUSKALTEGIAREN LAGUNTZAREKIN

2024/05/02

Zaindu Urola Kosta ekimenak urtebete baino gehiagoko ibilbide du jada eta helburu du zaintza sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea.

Helburu horri lotuta, maiatzean, adineko pertsonekin euskaraz hitz egin ahal izateko euskara ikastaroa antolatu du Udal elkarteak, noski, zaintza arloan lan egiten duten edo lana egin nahi duten pertsonei zuzenduta.

Zarauzko Udal Euskaltegiak eskainiko duen ikastaro hau maiatzaren 6an hasi eta 17a bitarte eskainiko da eta sektorea profesionalizatzeaz haratago, zaintza arloan lan egin nahi dutenen ezagutzak areagotzea du helburu. Kasu honetan, lehentasuna izango dute langabezian dauden pertsonek.

Euskara zaintzan

Urola Kostan adineko pertsonek beraiekin harremana euskaraz izatea eskatzen dute. Hori dela eta, euskaraz dakiten zaintzaileak baloratzen dituzte. Behar hori asetzeko 30 orduko ikastaroa antolatu da:

•    Edukia: Zaintza arloan aritzeko euskarazko hiztegia (oinarrizko maila).
•    Noiz: 2024/05/06- 2024/05/17
•    Ordutegia: 15:00 - 18:00
•    Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
•    Nork eskainia: Zarauzko Udal Euskaltegiak

Izen ematea

Ikastaroetan izen-ematea zabalik dago jada eta interesdunek Urola Kostako Udal Elkartera deitu (943890808), lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi edo,  Udal Elkarteko lan poltsan izena emanda badaude, esteka honetan eman ahal izango dute izena.

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko

•    Urola Kostako Udal Elkartea
o    Enplegu zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
o    Tel. 943890808
o    lanpoltsa@urolakosta.eus​​​​​​​

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010