euskara ikasi dutenei dirulaguntzak
EUSKARA IKASI DUTENEI DIRULAGUNTZAK EMANGO ZAIZKIE


2020/06/18
Zarauzko Udalak dirulaguntzak emango dizkie 2019-2020 ikasturtean zehar euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztarrei.
Helburua
Zarautzen herritarren %74a da elebiduna, eta Udalarentzat oso garrantzitsua da kopuru horri eustea eta ahal bada gehitzea. Horrenbestez, dirulaguntzak banatuta, elebidunen kopurua handitzea du helburu nagusi Zarauzko Udalak.
Onuradunak
2019-2020 ikasturtean zehar euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten herritar heldu orok jasoko dute dirulaguntza.
Onuradunak honako baldintzak bete beharko ditu:
-Dirulaguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea.
-Ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez.
Eskariak aurkezteko lekua eta epea
Eskariak Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29) aurkeztu behar dira, Udalak horretarako jarriko dituen eskaera-orriak baliatuta.
Dirulaguntzaren ikastaroa bukatu ondoren eskatuko du ikasleak, 2020ko ekainaren 22tik uztailaren 7ra bitartean.
Informazio gehiago izateko eta beka eskatzeko klikatu hemen, edo deitu 943005116 telefonora.
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010