Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskara dirulaguntzak udako ikastaroak

Twitter

ZARAUZKO UDALAK DIRULAGUNTZAK EMANGO DIZKIE UDAN EUSKARA IKASI DUTEN ZARAUZTARREI

2026/09/29

Zarauzko Udalak, azken urteetan egin duen ildotik jarraituz, dirulaguntzak emango ditu uda honetan euskara ikasten aritu diren zarauztarrei. Udalak lanean jarraitzen du euskararen erabilera ahal den guztia zabaltzeko udalerrian eta, horregatik, elebidunen kopurua handitzea da helburu nagusietako bat.
Deialdi honetan, Udalak guztira 3.500 euro banatuko ditu jasotako eskabideen artean matrikularen %50 ordaintzeko, %75 langabezian dauden ikasleen kasuan.

Udako bekak eskatzeko onuradunak izateko baldintza hauek bete behar dira:

•    2026ko udan (uztailetik irailera bitartean) egindako ikastaroak euskalduntze- eta alfabetatze-ikastaroak egin izana.  
•    Dirulaguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea.
•    Ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez.

Eskaerak urriaren 9ra bitartean egin beharko dira, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) presentzialki egiteko edo telematikoki, Zarauzko Udalaren web orriko zerbitzu telematikoetan.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Euskara Departamentuarekin 943005116 zenbakira deituz edo euskaraz@zarautz.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010