Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskaltegia

Euskaltegia

Kontaktua

Helbidea:
Iturribidea 28-30
20800 Zarautz

Telefonoak:
943 13 11 53 / 943 85 50 84

E-maila:
euskaltegia@zarautz.eus

 

 

 

 

 

 

 

Arduradunak

2024-2025 ikasturtea Zarauzko Udal Euskaltegiaren 42.a izango da. Urteetako gure esperientzia jartzen dugu ikasleen eskura, 12 irakasleon profesionaltasuna eta lanerako gogoa.

  • Maite Egiguren Golmaio, zuzendaria
  • Izaskun Mitxelena Santos, idazkari akademikoa
  • Amaia Bergara Bikendi, irakaslea
  • Alitxu Larrañaga Aurizenea, irakaslea
  • Rakel Makatzaga Odria, irakaslea
  • Arantxa Alkorta Idiakez, irakaslea
  • Marian Urkizu Esnaola, irakaslea
  • Lurdes Bereziartua Gurrutxaga, irakaslea
  • Itziar Landa Telleria,irakaslea
  • Idoia Oñederra Agirregabiria, irakaslea
  • Saioa Zubielki Goñi, irakaslea
  • Arantxa Iturria Mutiozabal, irakaslea
  • Astelehenetik ostegunera: 9:00 - 19:00
  • Ostiraletan: 9:00 - 15:00
  • Uztailean: 9:00 - 15:00
  • Abuztuan itxita.

Aurrekontuak

2024ko aurrekontua

Dirulaguntzak

Zarauzko Udalak lagundu egin nahi die euskara ikasten dutenei eta horretarako badu beka sistema bat: euskara ikasten ari direnei matrikularen %75 itzultzen die, baldin eta emandako orduen %80 betetzen badituzte edo autoikaskuntzan ikastaroko lanean %80 egiten badute. Ikastaroan zehar langabezian daudenei %100 itzultzen die. Horretaz gain, mailaren bat gainditzen duenak HABEri dirulaguntza eska diezaioke, eta dagokion dirulaguntza HABE eta Udalaren artean osatuko da.

Hitzarmenak

Planak eta programak

Metodologia

HABEk helduen euskalduntzearen ikasprozesua gidatuko duen Curriculum berria (HEOC) ezarri zuen, eta gure euskaltegian ere moldatu dugu geure curriculuma. Bertan jasotzen da ikasle helduak euskara ikastean egin behar duen aurrerabidea, eta sei mailatan egituratzen da, Europako erreferentzia markoarekin bat etorriz – Oinarrizkoa A1 eta A2; aurreratua B1 eta B2 (hobeto ulertzeko, lehenengo eta bigarren perfilen baliokidea); eta aditua C1 (EGAren parekoa) eta C2 (4. hizkuntza eskakizuna edo 4.mailaren baliokidea). Gure irakaskuntzaren ardatza ikaslea da, eta gure metodologia hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarritua dago, ekintza komunikatibotan definitua. Izan ere, hizkuntzarekin gauzak eginez eta egiteko ikasten baita euskara. Era berean gure inguruko ezaugarri eta egoera soziolinguistikora egokitu dugu gure jarduna.

Alde batetik, aurrez aurreko taldeak ditugu, eta horietan ikasleek egunean bi orduko eskolak izaten dituzte: oinarrizko mailetakoek, hau da, A1 eta A2koek astean lau egunetan etorri behar izaten dute, astelehenetik ostegunera; eta B1, B2 eta C1ekoek astean hiru egunetan, astelehen, astearte eta ostegunetan, hain zuzen ere. Goiz, arratsalde eta gau parteko ordutegiak eskaintzen ditugu eta taldeak sortzen ditugu maila bakoitzeko 8 ikasle edo gehiago elkartzen badira.

Bestetik, autoikaskuntza daukagu, etxetik ikasteko aukera ematen duen sistema. Etxean lan egiteko unitateak jartzeko euskaltegi birtual bat sortu dugu, EuskaraOn, eta hortik jasotzen dute ikasleek materiala. Hala ere, euskaltegira etorri behar izaten da. Oinarrizko mailako ikasleek astean tutoretza bat izaten dute, ordubetekoa, eta maila aurreratuagoetakoek hamabostean behin. Tutoretza eguna eta ordua ikaslearekin adosten du tutore bakoitzak. Horretaz gain, astero ordubete edo ordu eta erdiko mintza-saioa ere izaten dute ikasleek, taldean. Sistema honetako ikasle gehienak eskoletara etorri egiten dira, baina etorri ezin direnek tutoretza Skype bidez egiten dute.

Gure metodologiaren nondik norakoak zehatzago jakin nahi izanez gero, hor duzu informazioa:

Memoria

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010