Eduki publikatzailea
Atzealdea Euskal Jaietako logo lehiaketa
EUSKAL JAIEN MENDEURRENERAKO LOGO LEHIAKETA ZABALDU DU ZARAUZKO UDALAK


2024/04/19
Euskal Jaien mendeurreneko ospakizunen baitan, Zarauzko Udalak logo lehiaketa bat jarri du martxan jaien mendeurrena irudikatzeko. Honekin, mendeurrenaren inguruan antolatzen diren ekitaldi eta euskarri guztietan erabiliko den logo berria aukeratuko da.
Proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 22an, astelehenean, irekiko da eta azken eguna maiatzaren 24a izango da. Lanak Zarauzko Turismo Bulegoan (Kale Nagusia, 30) aurkeztu beharko dira pendrive batean.
Aukeraturiko logoaren sortzaileak 2.500 euroko saria jasoko du eta epaimahaiaren erabakia ekainaren 3tik 9rako astean argitaratuko da.
Proposamenek bete beharreko baldintzak eta balorazio irizpideak oinarrietan kontsultatu daitezke, baina kontuan hartu beharreko aspektuen artean, logoaren bi formatu aurkeztu beharko dira, bata “100 urte” erantsita, eta bestea, “100 urte” gabe, aurrerantzean erabiltzen jarraitzeko aproposa izan dadin, hala erabakitzen bada.
Bestalde, datozen asteetan, azken hilabetean proposamenak jasotzeko zabaldu den online galdetegian jasotako ekarpenen berri emango da. Bertan, gaur egungo Euskal Jaiak hobetzeko eta aurrerantzean etorriko diren edizioetarako proposamenak egiteko aukera izan dute herritarrek.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

