Eduki publikatzailea
Atzealdea Euskal Jaia mendeurreneko logoa
ALBERTO CABALLERO ZARAUZTARRAK IRABAZI DU EUSKAL JAIAREN MENDEURRENEKO LOGO LEHIAKETA


2024/06/13
Gaur goizean aurkeztu du Zarauzko Udalak Euskal Jaiaren mendeurrenerako antolaturiko logo lehiaketan epaimahaiak aukeratutako proposamena. Aukeraturiko proposamenak ‘buru-lore’ du izena eta Alberto Caballero diseinatzaile zarauztarra da bere egilea.
“Euskal Jaiaren mendeurrenari begira uste genuen aproposa zela gaur egun arte erabilitako logoa berritzea eta, horretarako, deialdia zabaldu genuen jendeak bere proposamenak bidaltzeko eta oso pozik gaude egindako aukeraketarekin”, azaldu du Leire Arana (EAJ-PNV) Jai eta Ekitaldien zinegotziak. “Aukeratutako proposamenean, logoaz gain, egileak berak logoarekin batera landutako eta aurkeztutako erabilerak ere oso apropostzat jo ditu epaimahaiak”.
Logo dinamikoa eta ezaguterraza da Caballerorena. Logo honek herriko folklorearen eta euskal sinbologiaren hainbat elementu batzen ditu bere baitan, hala nola euskal dantza, zinta dantza, euskal jantziak, lauburua, eguzki-lorea, ikurrina...
Behin logo berria aukeratuta, Euskal Jaiaren mendeurrenaren eta Euskal Astearen inguruan sortzen diren euskarri guztietan erabilera izango du logo honek.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
