Eduki publikatzailea
Atzealdea

Euskal Jai Eguna - Bandoa

Twitter

EUSKAL JAI EGUNA – ALKATETZAREN BANDOA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/08/28

XABIER TXURRUKA, Alkatea:

“COVID19-a dela eta, egoera berezia eta kezkagarria bizi dugu, eta, egoera hau larritu ez dadin, aurten ezingo dugu ospatu Euskal Jai Eguna Zarautzen.

Ikusi dugu zer gerta daitekeen festak, edo ez-festak, ospatzeko bidea ematen denean. Espero dugu, Zarautzen uztailean gertatutakoaren ondoren, denok ikasiko genuela. Baina, hala ere, Euskal Jai Eguneko ospakizun-ekitaldiak bertan behera uzten diren bandoa prestatu dugu alkatetzatik”.

 

ALKATETZAREN BANDOA

EUSKAL JAIETAKO OSPAKIZUN-EKITALDIAK BERTAN BEHERA UZTEN DIRA

Irailaren 9an, Arantzazuko Ama Birjinaren egunean, Euskal Jaiak ospatzen dira Zarautzen 1924. urtetik. Gure herrian guztiz errotutako festa eguna da.

Baina, inondik ere susmatzen ez bagenuen ere, aurten, jasaten ari garen aurrekaririk gabeko osasun-krisia dela-eta, derrigortuta gaude Euskal Jaien barruan urtero ospatzen ditugun ekitaldiak bertan behera uztera. Bai Udalak berak antolatutakoak, bai talde, kuadrilla eta, oro har, festan parte hartzen duen eta kaleak girotzen dituen jende guztiak antolatutakoak.

Ulertuko duzue erabakia hartzea ez dela erraza izan, baina egoerak zentzuz eta arduraz jardutea eskatzen digu, beharrezkoa delako guztion osasuna eta segurtasuna babestea.

Denok lan egin behar dugu pandemiaren kurba gelditzeko eta neurri zorrotzagoak eta murriztaileagoak hartu beharrik ez izateko; horregatik eskatzen dizuet pertsona eta talde gisa erantzukizunez jokatzeko.

Bereziki ondorengo hauek azpimarratu nahi ditut, jaien ospakizun-egunetan kontuan izateko:

 

  • Ezingo da erromeriarik edo musika edo dantza ikuskizunik egin espazio irekietan, ezta beste ekitaldi herrikoirik ere bide publikoan (desfileak, kaleko emanaldiak, kalez kaleko ikuskizunak edo jendearekin egiten direnak).

  • Debekatuta dago bide publikoan salmenta-postuak jartzea (kalez kaleko salmenta barne).

  • Zarauzko ostalaritzako establezimenduen itxiera-ordutegi berezia etenda dago. Hortaz, ostalaritzako establezimendu eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak goizaldeko 01:00ak baino lehen itxiko dira, eta 00:00etatik aurrera bezeroei ez zaie sartzen utziko eta ezingo da ezer zerbitzatu. Lokala itxita egongo da eta ezingo da ireki goizeko 06:00ak arte.

  • Ostalaritzako establezimenduek II taldeko establezimenduen baldintzak bete beharko dituzte; beraz, kategoria horretarako gehienez jarritako betebehar guztiak izango dituzte gai hauetan: musika, soinu-ekipoak, bolumena, etab. Inola ere ezingo dira kanpoko barrak jarri.

  • Udaltzaingoak zorrotz zainduko ditu bide publikoan baimenduta dauden okupazioak (mahaiak eta eserlekuak) eta gainerako baldintzak.

  • Jenderik ez pilatzeko, ezingo dira honako hauek egin:

- Gogoan izan guztiz debekatuta dagoela “botiloia” egitea.

- Debekatuta dago kalean jatea eta edatea (gosariak, hamaiketakoak, bazkariak, afariak), tabernetako/kafetegietako/jatetxeetako terrazetan eserita izan ezik.

- Debekatuta dago festa hauetan ohikoak diren ibilgailuekin kalean zirkulatzea (karroak, karrotxoak, traktoreak, karrozak edo beste edozer).

- Orokorrean ezingo dira egin arriskua sor dezaketen edo egoerarekin bateraezinak diren ekitaldi edo jarduerak.

Inplikatutako erakunde guztiak egiten ari diren bezala, herritarrei eskatzen diet kontu handiz jarrai ditzatela Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jarritako neurri guztiak.

Espero dut egoera hau lehenbailehen gainditzea eta hurrengo urtean gure Euskal Jai maiteak inoiz baino gehiago gozatu ahal izatea.

Sinatua: Xabier Txurruka Fernandez

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010