Eduki publikatzailea
Atzealdea Etxeko langileak
ETXEKO ETA ZAINTZA LANEN LAN-ARAUTEGIARI BURUZKO HITZALDIA IZANGO DA OSTEGUNEAN ZARAUTZEN


2022/11/22
Zarauzko Udalak hitzaldia antolatu du etxeko eta zaintza lanei buruzko lan-arautegiari buruzko informazioa emateko. Hitzaldi hau, langile zein familia-kontratatzaileei dago zuzenduta eta helburua sektore horretan lan egiten duten pertsonen eskubide eta betebeharrak zein diren argitzea izango da.
Horretarako, Ana Isabel López Casarrubios abokatuak, legearen inguruko argibideak emateaz gain, bertaratzen diren pertsonen galderak eta zalantzak erantzungo ditu.
Aurten, gainera, legedi honek berrikuntza garrantzitsuak jasan ditu, hala nola, sektoreko langileei langabezia prestazioa jasotzeko eskubidea aitortu zaie.
Hitzaldia abenduaren 1ean izango da Etxezabalako bilera aretoan (kale Nagusia, 29), 18:00etan, eta, bertan, Zarauzko Udalak argitaratu duen Etxeko Langileen Erregimenari buruzko informazio liburuxka banatuko da. Liburuxka hau Zarauzko Udalaren Gizarte Zerbitzuen bulegoan ere eskuratu ahal izango da, doan.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010