Eduki publikatzailea
Atzealdea Etxebizitza Lokalak bilakatzeko ordenantza
LOKALAK UDAL-ETXEBIZITZA TASATU BIHURTZEKO UDAL-ORDENANTZA EGUNERATZEKO PROZESUAN EKARPENAK JASOTZEKO EPEA ZABALDU DU UDALAK


2026/04/24
Zarauzko Udalak lokalak etxebizitza bihurtzeko udal ordenantza du indarrean 2010etik eta 2021ean berrikusi zen. Udalaz gaindiko araudi berrietara egokitzeko beharra du 2021ean onartutako ordenantza aldaketak eta behar hori abiapuntu hartuta ordenantza berrikusteko aukera aprobetxatu du Udalak.
Iaz egin zen “Zarautzen Bizi” prozesuan ordenantza honen inguruko hausnarketa egin zen eta hainbat ondorio jaso ziren. Egin beharreko hainbat doiketa tekniko eta prozesuan parte hartu zuten herritarren hausnarketen ondorioak txeratu dira ordenantzan eta proposamen hori jendaurrean jarri du Udalak, 15 egunez (Maiatzaren 8a bitarte) udal webguneko “Parte hartu” atalean. Dokumentu horri ekarpenak egin dakizkioke maiatzaren 8ra bitartean, aipaturiko “Parte-hartu” atalaren bidez edo hirigintza@zarautz.eus helbide elektronikora idatzita.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
