Eduki publikatzailea
Atzealdea Etxebizitza bulegoa
Etxebizitza bulegoa
Kontaktua
Informazioa
Zarauzko Udalaren agintepeko Udal Baltzu Publikoa da Lurzoru eta Etxebizitzarako Udal Erakundea Zarautz-lur SAU (Etxebizitza bulegoa).
Zarautzen etxebizitza publikoari, batez ere babes ofizialeko etxebizitzari (BOE), bultzada handi bat emateko sortu zen erakundea 2005. urtean. Horretarako, Udalak egitura bat dauka etxebizitzak eraikitzea ahalik eta gehien arintzea ahalbidetzen duena. Horrela, bada, Udalak sozietate bat du eskura, hirigintza-kudeaketa eta beharrezko lurzoruen negoziazioa sustatzen duena eta, halaber, etxebizitzak eraiki daitezen ere susta dezakeena.
Erakundearen xedea da era guztietako zerbitzuak sustatzea, antolatzea eta urbanizatzea, eta erabilgarritasun publiko edo pribatua izan dezaketen etxebizitzak, eraikin industrialak, zerbitzuak eta komunitateko zuzkidurak sustatzea, proiektatzea, eraikitzea, erostea, saltzea edo beste modu batean lagatzea eta kudeatzea, betiere Zarautz eta Zarauztarren onurarako.
Era berean, zerbitzuen artean, etxebizitzen kudeaketarekin zerikusia duten gaien inguruko informazio osoa eskaintzen da (Eusko Jaurlaritzak izapidetzen dituen diru-laguntza edo kudeaketen inguruko informazioa, Bizilagun, Etxebide, Bizigune, Birgaitze diru-laguntzak etab.). Baita ere Gurmendi eta Gipuzkoa 48 aparkalekuen kudeaketaren ardura du.
Administrazio Kontseiluko kideak ondorengoak dira:
Xabier TXURRUKA FERNÁNDEZ Jn. (Alcalde/Presidente)
Gloria VAZQUEZ HERRANZ And.
Garazi OLAIZOLA IRURETA And.
Iker BASURKO DE MIGUEL Jn.
Ainara LANDA ARGOTE And.
Ion AROZENA EIZAGIRRE Jn.
Garbiñe OIARBIDE IRURETAGOIENA And.
Arduradun juridikoa: Iñaki Mendia Barriola
Harremanetarako:
Etxebizitza bulegoaren kokapena: Salegi 14 (Zinema Frontoiaren aurrean).
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:30-14:30 eta asteazkenetan, arratsaldez, 16:00-18:00.
Tfnoa.: 943 005129
Iruzurraren aurkako plana
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010