Eduki publikatzailea

Atzealdea Etxebizitza babestuen zozketaren emaitzak

Twitter

SALBERDINEKO ETXEBIZITZA TASATUEN ZOZKETAREN EMAITZAK ARGITARATU DIRA

2024/03/08

Asteazken honetan ospatu da Salberdineko R10, R11, R12 eta R13 partzeletako etxebizitza tasatuen zozketa. Guztira, 139 etxebizitza zozketatu ziren 139 familia zarauztarrei, 94 Erregimen Berezikoak eta 45 Erregimen Orokorrekoak.

Udalak bere webgunean argitaratu ditu asteazkeneko zozketen emaitzak, eta, datozen egunetan, eskatzaile bakoitzari notario aurrean esleitutako etxebizitzaren zerrenda ere jakinaraziko du, logela-kopurua bizikidetza-unitateen beharretara egokitzeko irizpidea kontuan hartuta. Azkenik, itxaron-zerrenda ere osatu da, egindako zozketa bakoitzean ateratako azken bolaren hurrengo zenbakia erreferentziatzat hartuta.

Zozketaren ondoren, Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Hirigintza zinegotziak etxebizitza babestuko azken promozioen balantzea egin du: “Azken 139 hauekin, guztira 513 dira Zarauzko etxebizitza babestu eskatzaileei esleitu zaizkien etxebizitzak, horietatik 19 alokairuan. Aurrerantzean, gure Etxebizitza Plana garatzen jarraituko dugu, herritarrei etxebizitza irtenbide errealak eskaintzen jarraitzeko. Esan beharra dago, alokairu sozialak garrantzia handia izango duela datozen promozioetan”.

Udalak aurrera pausuak ematen jarraitzen du ondoren etorriko diren Lanpardo, Salberdin, Irita eta Amillubi guneetako promozioak ahalbidetzeko. Guztira, agintaldi honetan 441 babesturiko etxebizitza berri gehiago esleitzea aurreikusten da, horietatik 358 alokairuan. Sustapen hauek aurrera egin ahala, hauetan parte hartzeko herritarrek eman beharreko pausu eta betebeharren inguruko informazioa zabalduko da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010