Eduki publikatzailea

Atzealdea Estazioko horma irudia

Twitter

ZARAUZKO LEHEN TREN GELTOKIAREN HORMA-IRUDIA ESTAZIO BERRIAREN SARRERAN

2025/02/27

Gaur goizean zehar jarri dute Udal Brigadako langileek gaurtik aurrera tren estazio berriaren aurrean ikusgai izango den Zarauzko lehen geltokiaren horma irudia. Mural hau, Udalaren enkarguz, Jose Ignacio Treku, debar margolari ezagunak egin du, Joxe Mari Iruretagoyena eta Joxe Mari Zabalegi margolari zarauztarrekin batera. Bertan, 1905eko eta 1920ko Zarauzko lehen bi tren geltokiak irudikatzen dira eta, estazioko andenera iristen, 1914. urtean Alemaniatik ekarritako "Euzkadi" modeloko lokomotora.

Bi zatitan banaturiko 7 metro luzerako eta 2,10 metro altuerako horma-irudia Santa Klara komentuko aretoetako batean margotzen aritu dira hiru margolariak azken hilabeteetan zehar. Pintura akrilikoarekin margotu dute lana eta, amaitzeko, kalean jarri ahal izateko babes geruza ere eman diote.

Horma-irudiaren aurkezpenean Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak eskerrak eman nahi izan dizkie artelan honen hiru margolari egileei: “Bihotz-bihotzez eskertzen dizuet zuen eskuzabaltasuna Zarauzko herriari egiten diozuen opari eder honengatik. Aurrerantzean denok goza eta zaindu dezagun”.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010