Eduki publikatzailea

Atzealdea Eskola Agenda 2030 Udal foroa 2026

Twitter

EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAREN INGURUAN ARITU DIRA ZARAUZKO IKASLEAK ESKOLA AGENDA 2030 UDAL-FOROAN

2026/06/03

Gaur goizean ospatu da Zarauzko Eskola Agenda 2030 proiektuko Udal-foroa udaletxeko Pleno Aretoan. Egitasmo honen helburua ikasleak, familiak, irakasleak eta oro har hezkuntza komunitateko edozein pertsona gure ingurunea eraldatzeko eta jasangarriagoa bihurtzeko erronkan parte hartzea da.

Horretarako, azken urteotan ikasturte bakoitzean Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) bat aukeratu izan da eta Zarauzko ikastetxe eta Udalaren artean landu da, GJH honen inguruan dagoen egoera aztertuz eta egoera hau hobetzeko proposamenak bilatuz.

2024-2026 ikasturteetan, 12. GJH-a, Ekoizpen eta kontsumo arduratsua, aztertu da, udal diagnostikoa eginez, baita honen aurrean Zarauzko egoera hobetzeko proposamenak planteatuz ere, denon artean arazo hau geldituz eta honen garrantziaz ohartarazteko aukera izan dezagula bermatzeko.

Beraz, bigarren urte honetan, iazko ikasturtean Zarautzeko egoeraz sentsibilizatu eta haren diagnostikoa egin ondoren, aurkitutako arazoei konponbidea emateko asmoz, eta egoera hobetzeko helburuarekin, ekintza-plan bat aurkeztu dute ikasleek.

Aurkezpenaren baitan, ikasleek “Bertako eta sasoiko produktuen gida” aurkeztu dute, bertako kontsumoa sustatzeko helburuarekin.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010