Eduki publikatzailea

Eskola Agenda 2030 erakusketa

Twitter

IKASLE ZARAUZTARREK EGINDAKO ENERGIA JASANGARRIEN INGURUKO ESKULANEN ERAKUSKETA IKUSGAI MERKATU PLAZAN

2024/05/10

Aurten Zarauzko Eskolako Agenda 2030 programa ekintzara pasatuko da energia jasangarriaren aldeko eskulan erakusketa bat ospatuz. Programa honek zarauztar gazteenak Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuetara hurbiltzea bilatzen du. Zarauzko kasuan, herriko ikastetxeek azken bi urtetan 7. GJH landu dute: energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea.

GJH hau herriko biztanleen artean ezagutarazteko helburuarekin, Zarauzko ikasleek energia garbiarekin lotutako eskulanen erakusketa prestatu dute. Erakusketa hurrengo astean zehar, maiatzaren 13tik 17ra, egongo da ikusgai merkatu plazako lehen solairuan, 10:00-13:00 eta 17:00-19:00 ordutegian.

Erakusketak irauten duen bitartean bertaratzen direnek eskulan originalenen aldeko botoa eman ahal izango dute. Hiru kategoria bereiztuko dira: LHko 3. eta 4. maila, LHko 5. eta 6. maila eta DBHko 1. eta 2. mailak. Ikasle irabazleak programako bukaerako foroan jakinaraziko dira, hilabete honen amaieran.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010