Eduki publikatzailea

Atzealdea Errotuluak, irudi korporatiboa eta web-guneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Errotuluak, irudi korporatiboa eta web-guneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Kontaktua

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre:

​Informazio gehiago Euskara Departamentuan:

Telefonoa: 943 00 51 16
Posta elektronikoa

Informazioa

Errotuluak, irudi korporatiboa eta web-guneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak ematen ditu Zarauzko Udalak.

 

ESKAERA AURKEZTEKO EPEA:

2024ko maiatzaren 16tik ekainaren 17ra

 

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintza hauek betetzen dituenak:

  • Helbide fiskala, egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Zarautzen duten pertsonek edo elkarteek.
  • Beharrezko lizentziak dituen establezimenduak (jarduerakoa, errotulua edota toldoa jartzekoa).
  • Errotulua eta irudi korporatiboa euskaraz bakarrik idatzi, eta euskara zuzena eta egokia erabiltzen duenak.
  • Ez da dirulaguntzarik emango errotuluan izen berezia bakarrik agertzen denean; langintza motaren edo jarduera profesionalaren adierazlea hartuko da kontuan.
  • Establezimenduetan kanpora begira jartzen diren inskripzioak euskaraz bakarrik idatzita egotea.
  • 2022ko uztailaren 18tik aurrera egindako fakturak aurkezten duenak.
  • Udalak eskatzaile bakoitzari behin bakarrik emango dio errotulua euskaraz jartzeko dirulaguntza. Dirulaguntzaren onuradunak, bere aldetik, konpromisoa hartuko du diruz lagundutako errotuluak euskaraz izaten jarraituko duela hortik aurrera.

 

ZENBATEKOA:

Dirulaguntzaren oinarrietan jasotzen diren baldintzak betez gero %50eko dirulaguntza emango da (beti ere 350,00 euro arte gehienez).

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  • Dirulaguntza eskatzeko inprimakia behar den bezala beteta. (7.4A Eranskina)
  • Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Gastuen jatorriko fakturak eta dagozkien ordainagiriak.
  • Diruz lagundutako errotuluaren argazki bat.
  • Oinarri hauei erantsitako erantzukizunpeko adierazpena. (7.4B Eranskina)
  • Udalak hala eskatuz gero, deialdiaren helburuak betetzeko argigarria den informazio osagarria aurkeztu beharko dute eskatzaileek.

 

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010