Eduki publikatzailea
Atzealdea

Errotaberri erabilera aldaketa

Twitter

UDALAK ERROTABERRIKO LURZATI INDUSTRIALEN ERABILERA-BALDINTZEN ALDAKETA JENDAURREAN JARRI DU

2021/07/20

Egungo Udalbatzak industria bultzatu nahi du Errotaberrin, eta horren adierazle dira 2015ean eta 2019an Beterri Kostako Industrialdea SArekin adostu ziren hitzarmenak Errotaberri sektore industriala sustatzeko eta ekimen publikoko enpresa-parkea garatzeko.
Udalak udal partzelak industriarako gorde nahi izan ditu, baina, horrekin batera, egokia iruditzen zaio beste erabilera batzuei ere lekua uztea.

"Denbora luzez geldirik egon ondoren, aurreko legealdian urbanizazio-lanak bultzatu genituen, eta, azkenean, 2018an hasi ziren. Faseka egiten ari diren arren, sektorearen urbanizazio osoa 2022an amaituta egotea aurreikusten da", adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak.

Datorren urtean industria-pabiloi berriak eraikitzen hastea espero da. Sektoreko lurzati industrialen erabilerei buruzko ordenantzak (C.3.1 ordenantza) erabilera nagusiaren izaera eman zion erabilera industrialari. Gaur egun, ordenantzak berariaz debekatzen ditu, besteak beste, txikizkako merkataritza-jarduerak, eta, oro har, oso murriztailea da erabilera baimendu eta bateragarriei dagokienez.

Plan orokorraren 6. tituluak bere erregulazio orokorra dauka erabilerei buruz. Industria-produkzio erabilerako partzeletan hiri antolamenduaren plan orokorrak (HAPO) aukera ematen du txikizkako merkataritza-erabilerak baimentzeko “…espresuki horrela baimendutako industria-produkzioko kalifikazio orokorra duten eremuetan…”.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, gaur egun Zarauzko zona industrial batean ere ez dago berariaz baimenduta txikizkako merkataritza-erabilera.

Udalean sarritan eztabaidatu izan da Errotaberriko erabilera baimenduen katalogoa zabaltzeko aukerari eta, zehazki, txikizkako merkataritza-erabilerak baimentzeari buruz.
Jaurlaritzak 10/2019 Legea onartu zuen. Lege honek establezimendu komertzial handiak arautzen ditu eta Zarautz B kategoriako udalerrien artean sartu zuen (10.000 eta 30.000 biztanle arteko herriak).

Nahiz eta Legeak bizitegi-eremuetara zuzentzen dituen elikagaien multzoan edo eguneroko produktuen salmentan sartutako establezimendu komertzialak, Legeak berak aukera ematen du establezimendu komertzialak jartzeko eremu horietatik kanpo ere, hainbat baldintza errespetatzen badira.

Lehenik jendaurrean jartzeko eta, ondoren, horri buruzko ekarpenak aztertu eta baloratu ondoren, Udaleko Osoko Bilkurak onartzeko idatzi den testuak honako irizpide hauek jarraitzen ditu:

Lurzati gehienek indarrean dagoen erabilera-erregimenarekin jarraituko dute, baina plan partzialaren ordenantzaren testua eguneratu eta hiri-antolamenduko plan orokorraren ordenantzetara egokituko da.

Sektoreko lurzatietatik bi soilik izango dira, bizitegitarako hiri-bilbetik hurbilen daudenak, erabileren araubidea aldatuko dutenak, haietan txikizkako merkataritza-erabilerak ahalbidetzeko.

"Proposatzen diren aldaketek txikizkako salmentarako establezimenduak ezartzea ahalbidetuko dute, hala nola elikadura-dendak, supermerkatuak edo beste mota bateko merkataritza-establezimenduak, baina ez litzateke inola ere aukerarik egongo merkataritza-gune bat sortzeko, gure udalerriaren inguruan kilometro gutxi batzuetara ezagutzen ditugunak bezalakoak", amaitu du Txurrukak.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010