Erribera Zahar kalean, Langako plaza 13 eskaratzaren parean, bertako espaloiaren zoladura aldatzeko lanak hasi dira. Bertako asfaltozko zatia kendu eta espaloiaren zatiarekin berdinduko da biak bateratzeko..
Lanak CONSTRUCCIONES ECHAIDE S.A. enpresak egingo ditu eta 18.821,19 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango du.
Aste honetan hasi dira zoladuraren aldaketa lanak eta bi aste inguru iraungo dute. Lurraren aldaketaz gain, bizikletentzako aparkalekuak ere jarriko dira gune horretan.