Eduki publikatzailea

Atzealdea Erremonte txapelketa 2025

Twitter

ERREMONTEA PROTAGONISTA ASTEBURU HONETAN ARITZABATALDE FRONTOIAN

2025/07/30

Asteburu honetan, abuztuaren 1, 2 eta 3an, Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa lehiatuko da Aritzbatalde frontoian. Hiru jardunaldietan zehar, momentuko erremontari onenen arteko partidez gozatzeko aukera izango da. Bi taldetan banatuta, zortzi bikotek, final erdiak jokatuko dituzte ostiral eta larunbatean eta igandean, aldiz, bi taldeetako finalak lehiatuko dira.

Huek izango dira asteburu honetan Zarauzko Aritzbatalde frontoian lehiatzen ibiliko diren bikoteak:
 
-    A TALDEA
Jabalera – Barrenetxea IV
Ezkurraga II – Larrañaga
Ansa II – Juanenea
Aldabe – Azpiroz
-    B TALDEA
Segurola Goikoetxea VI
Goikoetxea V – Eskudero
Susperregi – Martirena
Gurrutxaga – Apezetxea
 
Jardunaldi guztiak 18:30ean hasiko dira eta bi partida izango dira egun bakoitzean. Jardunaldi hauetarako gonbidapenak Zarauzko Turismo Bulegoan eskuratu daitezke edota, jardunaldi bakoitzean, sarrerak erosi daitezke Aritzbatalde frontoiko txarteldegian.


​​​​​​​

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010