Eduki publikatzailea
Atzealdea Erregularizazioa deia
GOBERNUAK IRAGARRITAKO ERREGULARIZAZIOAK SORTURIKO ESPEKTATIBEN AURREAN UDALAK ZUHURTZIAZ JOKATZEKO DEIA EGIN DU


2026/02/27
Espainiako Gobernuak iragarritako ez-ohiko erregularizazio-prozesuari buruzko azken berrien aurrean, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik ulermenezko eta lasaitasunezko mezu bat helarazi nahi da. Ziurgabetasuna eta itxaropenak ulertzen ditugu. Hala ere, garrantzitsua da jakinaraztea gaur egun:
• Ez dago argitaratutako erregelamendurik, jarraibiderik edo azalpen-oharrik. Espainiako Gobernuak Errege Dekretu bat onartzeko tramitea hasi du, baina oraindik ez da onartu, eta ez dago behin betiko testurik.
• Ezin da atzerritartasun zerbitzuan hitzordurik eskatu erregularizazio horrekin lotuta.
• Oraindik ezin da honekin erlazionaturiko inongo izapiderik hasi.
Beraz, zuhurtasunerako deia egin nahi dugu. Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik, Aholku Sarearekin lankidetzan (Atzerritartasunaren arloko Arreta Juridikorako Euskal Sarea, Eusko Jaurlaritzak sustatutako zerbitzu publikoa eta doakoa), aholkularitza espezializatua bideratu eta eskainiko dugu berritasunak baieztatzen direnean eta segurtasunez orientatu ahal dugunean.
Informazio hau jaso nahi dutenek izena eman dezakete Udaleko Immigrazio Zerbitzuarekin harremanetan jarrita:
immigrazioa@zarautz.eus
943 00 51 27
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
