Eduki publikatzailea

Atzealdea Erregimen orokorreko 45 etxebizitza tasatu

Erregimen orokorreko 45 etxebizitza tasatuen zozketa

Informazioa

2024/03/13 -> Etxebizitzen esleipena

Zozketan suertaturiko zenbaki bakoitzari esleituriko etxebizitzen zerrenda argitaratu da.

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Esleituriko etxebizitzak - Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza

2024/03/07 -> Zozketaren emaitzak

Zozketan suertaturiko zenbakien zerrenda argitaratu da.​​​​​​​

​​​​​​​Behin behineko zerrenda - ONARTUAK​​​​​​​ Zozketaren emaitzak - Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza

2024/03/06 -> Zozketa

2024/02/20 -> Zozketaren deialdia

Salberdineko 139 Etxebizita Tasatuen zozketa martxoaren 6an gauzatuko da. Zozketa zuzenean jarraitzeko aukera izango da Modelo Aretoan, 18:00etatik aurrera, edo streaming bidez.

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketaren jarraibideak - Salberdineko 139 Etxebizitza Tasatuak.

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketarako zenbakiak - Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza (1 kupoa)

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketarako zenbakiak - Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza (2 kupoa)

 

2024/02/08 -> Behin betiko zerrendak

Partaide onetsi eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira, eta onarturiko eskaera hauek izango dira jarraian egingo diren zozketan sartuko direnak. Datozen egunetan, eskaera bakoitzari ausazko zenbaki bat esleituko zaio, eta hori erabiliko da zozketa bidez sustapeneko etxebizitzak esleitzeko oinarri gisa.

 

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin betiko zerrendak - Salberdineko Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza (ebazpena)

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin betiko zerrendak - Onartuak (1 kupoa) Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin betiko zerrendak - Ez onartuak (1 kupoa) Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin betiko zerrendak - Onartuak (2 kupoa) Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza

 

2024/01/18 -> Behin-behineko zerrendak

Partaide onetsi eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Zerrendak hamar egun baliodunez argitaratuko dira Zarauzko Udaleko iragarkien taulatan eta Udalaren webgunean, baita Etxebizitza Bulegoan ere.

Hamar eguneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko, 2024ko urtarrilaren 19an hasiko da eta 2024ko ostailaren 1a izango da azken eguna erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioa idatziz egin beharko da Etxebizitza Bulegoan, bakoitzaren arrazoiak oinarritzeko egokitzat jotzen diren dokumentu frogagarriekin batera.

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin behineko zerrendak - Salberdineko Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza (ebazpena)

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin behineko zerrendak - Onartuak (1 kupoa) Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin behineko zerrendak - Ez onartuak (1 kupoa) Erregimen Orokorreko 45 etxebizitza

INFORMAZIOA

2023ko azaroaren 6an egindako bilkuran, Zarauzko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak onespena eman zion Promociones Salbidek sustaturiko 10.2 —Salberdin— areako R10, R11, R12 eta R13 partzelak eraikitzeko proiektuari. Sustatzaileak dagoeneko aurkeztu ditu Udalean babesturiko etxebizitzen proiektuak eta honela banatzen dira:

-    R12 partzelako Erregimen Orokorreko 45 Etxebizitza Tasatu:

o    Bi logelako 2 etxebizitza (etxebizitza egokituak), mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat gordetakoak.
o    Bi logelako 21 etxebizitza.
o    Hiru logelako 21 etxebizitza.
o    Lau logelako etxebizitza 1.

Udalak Zarautz Lur, S.A. Udal Etxebizitza Bulego Publikoari enkargatuko dio Etxebizitza Tasatuen eskatzaileen zerrendak sortzea. Esleipen-prozeduraren oinarriak gaur bertan Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bihartik aurrera 30 egun naturaleko epea irekiko da ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitzak esleitzeko Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden pertsonak eta bizikidetza-unitateak zerrendetan sartu ahal izateko. Beraz, izena emateko azken eguna 2023ko abenduaren 18a izango da.

Zerrendan izena emateko, eskatzaileek honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

-    ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitza Esleitzeko Zerbitzu Publikoaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea 2024ko urtarrilaren 15ean.
-    EGOITZA: Zarautzen erroldatuta egon beharra. Zozketaren oinarriak onartu ziren egunetik zenbatzen hasita, etengabe gutxienez 5 urtez edo, etenaldiekin edo gabe gutxienez 10 urtez egon beharko du erroldatuta bizikidetza-familiako kideren batek.
-    ERRENTA: 2022eko ekitaldiko diru-sarrera haztatuak hartuko dira kontuan :
o    Erregimen Orokorreko Etxebizitza Tasatuen onuradunen gehienezko diru-sarrera haztatuak 63.472,50 euro izango dira eta gutxienekoak, aldiz, 18.000 euro.

Izen ematea

Eskaera orria modu presentzialean aurkeztu daiteke astelehenetik, azaroaren 20tik, aurrera Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14) edo modu telematikoan, gaurtik aurrera, Udalaren web atariko egoitza elektronikoaren bitartez.

Pertsona edo bizikidetza-unitateko eskaera bakarra onartuko da. Dokumentazio guztia salerosketako kontratu pribatua sinatu baino lehen aurkeztu beharko da.

Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskaera, eskaera-eredu ofizialean aurkeztuko da. Eredu hori eskura egongo da Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14), udal webgunean (www.zarautz.eus) edota sustatzailearen webgunean (www.gruposorelor.com).

Prezioak

Bi zozketa hauetan esleituko diren etxebizitza guztiek trastelekua eta garajea izango dute eraikinaren sotoan. Erregimen Bereziko Etxebizitza Tasatuei dagokionez, prezioak 235.480,17 euro (bi logelako etxebizitza) eta 310.645,90 euroren (lau logelako etxebizitza) bitartean izango dira, garajea eta trastelekua barne. Erregimen Orokorreko Etxebizitza Tasatuen kasuan, prezioak 291.352,01 euro (bi logelako etxebizitza) eta 374.855,46 euroren (lau logelako etxebizitza) bitartean izango dira, garajea eta trastelekua barne.

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Oinarriak - Salberdineko 139 Etxebizitza Tasatuak

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Etxebizitzen zerrenda - Erregimen Orokorreko Egokitutako 2 Etxebizitza

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Etxebizitzen zerrenda - Erregimen Orokorreko 43 Etxebizitza

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Izen emateko inprimakia - Erregimen Orokorreko Etxebizitza Tasatuak

 

Zarautz Lur

Salegi kalea 14, 20800 Zarautz

943 00 51 29

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera -> 8:30 - 14:30.
Asteazkenak -> 16:00 - 18:00.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010