Eduki publikatzailea

Atzealdea Erosi Zarautzen Bonuak udazkena 2021

Twitter

"EROSI ZARAUTZEN BONUAK 2021" PROGRAMAN PARTE HARTU NAHI DUTEN NEGOZIOENTZAKO IZEN EMATE EPEA ZABALIK

2021/09/24

Udala eta Murkil berriz ere elkarlanean arituko dira pasa den urtean martxan jarri zen, eta aurtengo udaberrian jarraipena eman zitzaion, Udalak diruz lagundutako bonoen proiektua beste behin martxan jartzeko. Merkataritza eta zerbitzuen sektoreko negozioek (ostalaritzakoak eta antzekoak izan ezik) ekimen honetan izen emateko epea irailak 29ra bitartean egongo da zabalik, eta Udalaren interneteko atarian dagoen web-inprimakia betez edota Zarauzko Merkataritza Bulego Teknikoan (Salegi kalea, 14) inskribatu ahal izango dira.

Bonu programa hau urrian zehar gauzatuko da (datak aldez aurretik jakinaraziko dira) eta guztira 5.000 bonu banatuko dira, ekitatez, ekimen honekin bat egiten duten negozioen artean, negozio guztiek kopuru bera izango dutelarik. Bonuek 30 euroko balioa izango dute; horietatik 10 Zarauzko Udalak finantzatuko ditu eta gainerako 20ak bezeroak ordaindu beharko ditu.

Edozein zalantza argitzeko 943005100 (2303 luzapena) telefonora deitu daiteke.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010