Eduki publikatzailea
Atzealdea

erosi Zarautzen

Twitter

"EROSI ZARAUTZEN!" KANPAINA, ABIAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/05

“Erosi Zarautzen!” kanpaina abian da, Zarauzko herritarrak tokiko kontsumoaren garrantziaz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea helburu duen komunikazio-kanpaina. Iker Basurko (EAJ-PNV) Garapen Saileko zinegotzia eta Suspertze eta Modernizazio Planari lotutako ekintza guztien dinamizatzailearen esanetan: "Krisi honetan bizi dugun egoera eta COVID-19 ondoren biziko duguna oso garai gogorrak izango dira. Gure herriari bizia ematen dioten negozio txikiek guztion babesa beharko dute".

 

Kanpaina honetako diseinatzailea Lau Pauso enpresa izan da. Bizirik gabeko Kale Nagusian, kolorea, alaitasuna eta indarra transmititzen dituen emoti-toldo bat du protagonista. "Konposizioak pixkanaka gainditzen ari garen etaparen tristura jaso nahi du. Hemendik aurrera datorkigun etaparentzat itxaropena piztu nahi dugu", zehaztu du Basurkok.

 

Kanpainaren leloa zehatza da. “Eman bizia zure herriari. Erosi Zarautzen!.” Herrian daukaguna baloratzeko garaia da. Tokiko negozioei laguntzen ez badiegu, epe motzean damutu egingo  gara. Asko dira gure jokabidearen menpe bizi diren familiak, bizirauteko gure beharra dutenak "dio Iker Basurkok.

 

Kanpainak hainbat elementu ditu. Gaur bertan abiatuko da lehen bideoa, eta beste bideo bat argitaratuko dugu datozen egunetan. Basurkoren arabera: "Lehenengo bideoak hausnarketa du helburu. Bigarrenak, ekintza. Honekin batera, 1.000 kartel banatu dira bertako negozioen artean, mezua markesinetan ikusi ahal izango dugu eta datozen 3 hilabeteetan hiribusak mezua zabaltzen lagunduko digu”.

 

Haur eta helduentzako photocall bat ere prestatu da, emoti-toldoaren ondoan argazkiak ateratzeko. Azkenik, emoti-toldoa GIF gisa ere bidaliko da, herritar guztiek erabil dezaten.

 

Jakinarazi nahi da, joan den osteguneko udalbatzarrean bi laguntza-lerro onartu zirela, GAO-n argitaratuko direnak.

 

Terrazen tasen konpentsazioa ere onartuko da laster. Suspertze eta Modernizazio Bulegoa martxan jarriko da eta bertatik programatutako ekintzak garatzen jarraituko da: merkataritzarako bonuak, Murkil eta Zurekin elkarteen sustapena, bi sektoreen arteko salmenta gurutzatuko ekintza, etab.

 

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010