Eduki publikatzailea
Atzealdea Erdi Aroko azoka 2024
BIHAR IRITSIKO DA ERDI AROKO AZOKA ZARAUTZERA
2024/12/04
Urtero bezala data hauetan, aste honetan iritsiko da Erdi Aroko azoka Zarautzera. Abenduaren 5etik 8ra, zarauztar zein bisitariek, Erdi Aroko bizitzaren erakusgarri izango diren postu eta ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute gure herriko kaleetan.
Azoka Alde Zaharreko kaleetan zehar kokatuko da. Postuak, tailerrak eta jarduerak Lege Zaharren Enparantzan eta inguruko kaleetan kokatuko dira eta janari eta edari postuak, aldiz, Iturribide kaleko parkingean egongo dira. Hauez gain, ikuskizun ibiltariak ere izango dira.
Merkatuaren irekiera ofiziala ostegunean izango da, 17:00etan eta, lau egunetan zehar, hainbat ekitaldi, tailer, ikuskizun eta kontzertu izango dira. Nabarmentzekoak dira ostiralean izango diren desfileak (10:30ean eta 17:30ean).
Merkatuko postuak egunero egongo dira irekita, goizeko 11:00etatik 21:00etara.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010