Eduki publikatzailea
Atzealdea Eraztun berde urdina egitasmoa hobetzen
ERAZTUN BERDE URDINA EGITASMOA HOBETZEKO EGINDAKO LANAK


2021/01/28
Zarauzko Udalak Eraztun Berde Urdina egitasmoa osatzen jarraitzen du.
Gloria Vazquez (PSE-EE) Agenda 21 eta Ingurumeneko zinegotziaren esanetan “hainbat hobekuntza egin ditugu. Talaimendi bidean seinaleztapen berria jarri da. Dakizuenez, herritarrek aspaldi egindako eskaerari erantzuteko, Talaimendiko herri bidea ireki da eta seinale berriak ipini dira. Bideak beheko kanpina zeharkatzen du eta, haatik, eskatzen da baimendutako bidetik igarotzea kanpinaren antolaketa ez eragozteko. Ibilbidea gora jarraituta, zelaia zeharkatu behar denez, informazioa gehitu da baserritarren lana eta animalien bazkaria errespetatu behar direla gogoratzeko”.
Honez gain, Buztinzuriko Haltzadia berreskuratzeko lanak amaitu dira. Ondorioz, egun,EBUren ibilbidea haltzaditik, barrutik, igarotzen da. Barruan ikus daiteke egindakoa: bidea egokitu da, informazio-mahaia ipini da eta mendiko urak bideratzeko egitura osatu da. “Leku ozpela denez, lokaztu egiten da eta, beraz, datozen asteetan hobetuko da pasabidea” gaineratu de Vazquezez.
“Gainera, Vista Alegreko Parkean, sarreran, ume txikientzako jolasa jarri da. Modu horretan, parkean, adin guztientzako moduko aisialdiaz gozatzeko aukera eskaini nahi izan da” esan du zinegotziak.
Zarauzko Udalak, Eraztun Berde Urdina egitasmoa hobetzeko ekarpenak egitera animatzen ditu herritarrak. Hauek, www.eraztunberdeurdina.eus webgunearen bitartez edo 943 00 51 59 telefonora deituta egin daitezke.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010