Eduki publikatzailea
Atzealdea

Eraso Sexistarik Gabeko jaiak

Twitter

ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIAK

2022/06/20

Datorren ekainaren 25ean, San Pelaio bezperan, “Eraso Sexistarik Gabeko Jaiak” karpa jarriko da Malekoian. 19:00 eta 23:00 bitartean, gune honetan eraso sexisten inguruko informazioa eta aholkuak emango dira.

“Parekidetasun departamentuak bultzaturiko ekimen honen helburua da, bereziki gazteen artean, sentsibilizazio lana egitea da”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Honekin batera, emakumeren batek laguntza beharko balu, edo norbaitek erasoren bat salatu nahiko balu, gune honetan beharrezko laguntza eskainiko zaio”.

“Argi esan nahi dut emakumeok libre eta seguru ibili nahi dugula kaleetan. Ez dugu onartuko inongo erasorik egotea gure herrian. Ez jaietan, ezta beste edozein momentuan”, gehitu du Vazquezek. “Jaietan desinhibizio gehiago izaten da eta, horregatik, garrantzitsua da festen atarian jarrera matxisten eta erasotzaileen aurrean gaitzespen irmoa egitea”.

Kontzientziazio lan honen baitan, honakoak banatuko dira “Eraso Sexistarik Gabeko Jaiak” karpan:


- Txapak eta pegatinak, erasoen aurkako mezuekin, hala nola, “Ez ezazu nire espazioa inbaditu”, “Nire janzkera ez da gonbidapena”, “Ni ere eraso sexisten aurka” edo “Erasotzea delitua da, defendatzea ez!”.
- Zer da eraso matxista eta zer egin horren aurrean jasotzen duen eskuorri bat.
- EraStop aplikazioaren eskuorriak eta pegatinak.
- Preserbatiboak.
- Sexu aholkularitza gunearen informazioa.

Honez gain, gune honetan bertan photocall bat jarriko da mezu hauekin argazkiak ateratzeko eta herriko ostalaritza guneetan pegatinak ere banatuko dira.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010