Eduki publikatzailea
Atzealdea Erasmus+ Gazteria
ZARAUTZEN IZAN DIRA ASTEBURU HONETAN ERASMUS+ GAZTERIA PROIEKTUAREN BAITAN LANEAN DABILTZAN GAZTE ETA TEKNIKARIAK


2022/04/25
Euroeskualdea lantzen ari den mugaz gaindiko mugikortasuna eta elkarbizitza sustatzeko proiektuaren baitan, asteburu honetan Zarautzen izan da 20 pertsonak (15 gazte eta 5 teknikari) osaturiko Erasmus+ Gazteria taldea.
Proiektu honen helburua da 18 eta 30 urte bitarteko gazteen artean Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroak osatzen duten Euroeskualdearen inguruko harremanetarako, trukerako eta ezagutzarako ingurune mesedegarri bat sortzea, batzen gaituenaren inguruan eta komunitate bakoitzean dituzten tradizio eta kulturen aniztasunaren, hizkuntzen, paisaien eta etorkizunari begira dituzten erronken inguruan esperientzia partekatuak proposatuz. Hori dela eta, proiektu honetan parte hartzen duten ordezkariek Euroeskualdeko gazteen mugikortasunaren oztopoak ezabatzeko helburua duen gida didaktiko baten lanketan ari dira.
Honetarako, eskualde bakoitzeko 5 gazte, Euroeskualdeko teknikariekin batera, antolatzen ari diren hiru jardunalditan parte hartzen ari dira. Lehenengo hitzordua Agen (Akitania Berria) herrian izan zen otsailean eta bigarrena, Zarautzen gauzatu da asteburu honetan.
Honela, ostiral arratsaldean Erasmus+ Gazteria taldeari harrera egin zien udaletxean Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria eta Hezkuntza zinegotziak. “Senidetzeen markoan egindakoak edo Europar Batasuneko proiektuek babesten dituzten elkartrukeak aukera eta tresna ezin hobea iruditzen zaizkigu ikasteko eta esperientziak trukatu edo jarduera amankomunak egiteko. Hori da gazte hauek egiten ari direna eta hori da bertako gazteen artean zabaldu nahi dugun mezua eta aukera”, adierazi du Urbietak. “Gai desberdinen inguruan besteekin lanean aritzea oso aberasgarria da, eta hori beste eskualde edo herrietako gazteekin egitea are gehiago”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
