Eduki publikatzailea

Atzealdea Erasmus+

Twitter

EUROPAKO 5 HERRIALDEETAKO ORDEZKARIAK BISITAN IZAN DIRA OROKIETAN ERASMUS+ PROIEKTUAREN BAITAN

2021/10/28

Eramus+ proiektuaren baitan, Europako herrialde desberdinetatik etorritako irakasleak Orokieta ezagutzera etorri dira aste honetan.

Asteleheneko lehen orduan, ongi etorri ekitaldia eskaini zieten Orokietako ikasleek Eslovakia, Letonia, Lituania, Sizilia eta Turkiako irakasleei, agurra dantzatuz eta kanta bat abestuz.

Ondoren, Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziarekin batera, patio berrituaren inguruak ezagutu zituzten, baita Baratza IkasgeLab eremua ere.

Jarraian, Orokietako hezkuntza sistema aurkeztu zitzaien, Ikas komunitate izaera, proiektuetan oinarrituta nola lan egiten dugun eta baita gure Sormen geLaben nondik norakoak ere.

Aste honetan zehar, Europatik etorritako irakasle hauek Tolosan, Donostian eta Bilbon zehar ibiliko dira zentro desberdinak bisitatzen.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010