Eduki publikatzailea
Atzealdea Erakusketa Hiri Biodibertsitatea
'HIRI BIODIBERTSITATEA' ERAKUSKETA, SANZ ENEAN


2021/02/20
Oñatiko Natur Eskolak ekoizitako erakusketa honen helburua Oñatiko erdiguneko biodibertsitatea ezagutzea da. Bertan azaltzen diren espezie asko Zarauzko biztanle ba diren arren, kontuan hartu behar dugu beste asko ez ditugula Zarautzen aurkituko. Kasu honetan, Zarauzko eremu urdinaren parte diren itsas ertzeko eta hezeguneetako herrikideak falta dira.
'Hutsune' hori betetzeko asmoz, Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak erakusketako azken aretoa atondu du, Iñurritza biotopoa ardatz.
Erakusketa otsailaren 20tik martxoaren 21era bitartean izango da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.
Horrez gain, Arkamurka Natur Elkarteak bisita gidatuak eskainiko ditu, 18:30ean, datozen egunetan:
- Otsailak 26
- Martxoak 5
- Martxoak 12
- Martxoak 18
Bisita gidatu hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 943 00 51 20 telefonora deituta.
Informazio gehiago azpian atxikitako dokumentuan eskuragarri.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010