Eduki publikatzailea
Atzealdea

Sexu aholkularitza gunea

Sexu aholkularitza gunea

Kontaktua

Zure kontsulta aurrez aurrez, telefonoz edo on-line egin dezakezu 

Aurrez Aurre edo telefonoz: astearteetan: 17:00 – 21:00 

Non: Zuberoa kalea 22 – atzealdea 

Telefonoa: 943 00 51 28 

On-line egunero: sexuaholkularitza@gmail.com

Informazioa

ZER KONTSULTA DEZAKEZU

  • Ume eta nerabeen heziketa sexuala
  • Nortasun sexuala
  • Gorputza
  • Autoestima fisikoa sensualidad
  • Lige eta sedukzioa
  • Bikote harremanak (fideltasuna, zeloak, elkarbizitza, gatazkak, komunikazioa….)
  • Harreman erotikoak (orgasmoa, deseoa, exzitazioa…)
  • Emozio eta sentimenduen identifikazioa eta kudeaketa arcoiiris
  • Gustuak eta orientazio sexuala
  • Ernalketa eta antisorkuntza metodoak
  • “Sexu” bidezko gaixotasunak
  • Bikote banaketak
  • Masturbazioa images
  • Zailtasun sexualak (isurketa goiztiarra, baginismoa, tentetze arazoak…)
  • Menopausia andropenia
  • Pornografia
  • Bibliografia eta bideoteka aholkularitza

    GEHIAGO BURURATZEN????

 

ZALANTZAK 

 

SEXU AHOLKULARITZARA JOAN AURRETIK:

  • Bakarrik kontsulta dezaket ?
    Bai, baita bikotean ere. Norberaren gaiaren arabera, egokiago izango da bikotean ala bakarka etortzea.
  • Arazo” bat edo kezka bat izatea derrigorrezkoa da kontsultatu ahal izateko?
    Ez, ez eta ez. Jakinminez, gogoz ere hurbildu daiteke bertara. Sexualitate gaien inguruko solasaldiak aberasgarriak ere izan ditzakezu.
  • Zerbitzua konfidentziala al da?
    Guztiz, bestela gure lanak ez luke inolako zentzurik izango.
  • Lotsa ematen dit, zer pentsatuko du nitaz?…
    Sexologoei ez dagokigu inolako epaiketarik egitea. Hauek pertsonen bizipenak kaltetu besterik ez dutenez, gure ardura pertsonak entzutea, aholkatzea, heztea eta laguntzea da.
  • Zerbait eskatuko dit egiteko?
    Soilik ebaluaketa inkesta bat bete beharko duzu bukaeran.
  • Behin baino gehiagotan galde dezaket?
    Bai nahi duzun guztietan. Gure bizitza eta bizipenak aldatzen doazen heinean zalantza eta gai ezberdinak sortzen joango dira, eta horietan guztietan laguntzeko gaude.  

Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010