Eduki publikatzailea
Atzealdea Erabili gurea lasai ekimena
33 SALTOKI ETA 7 UDAL ZERBITZU ATXIKITU DIRA MUGIKORRAREN ERABILERA EGOKIA SUSTATZEKO ‘ERABILI GUREA LASAI’ EKIMENERA


2025/06/05
Zarauzko Udalak, Guk 16 plataforma osatzen duten guraso taldearekin eta MURKIL Zarauzko Merkatarien elkartearekin elkarlanean, gaztetxoen artean telefono mugikorren eta teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzen jarraitzeko kanpaina bat bultzatu du. ‘Erabili gurea lasai’ lelopean, ekimenak hiriko eraikin publikoetan eta dendetan dauden telefonoetatik deiak egiteko aukera eman nahi die gazteei.
Altxa Burua mugimenduak EAE-n hedatutako mugimendua da, gurasoengadik sortutakoa. Mugimendu honen hazia Zarautzen sortu zen, 2019ko apirilean, 5 gurasoen kezkatik abiatutako ekimena, Gipuzkoan aurretik eta Araba, Bizkaia eta Nafarroako herri batzuetara hedatu da eta, egun, 20.000 atxikimendutik gora duen mugimedua bilakatu da.
Zarautzeko taldearen izena Guk 16 da, baina Altxa Burua mugimenduaren parte da, Gipuzkoako beste 80 talde bezala. Taldea, Salbatore Mitxelena Ikastola, Orokieta Herri Eskola, La Salle Ikastetxea, Antoniano Ikastetxea eta Lizardi Institutuko ordezkariek osatzen dute, 10 lagun inguru. Ordezkari bakoitzak bere ikastetxean herri-mailako taldearekin zubi-lanak egiten ditu.
Urte hauetan zehar, taldearen sendotasuna landu, elkar ezagutu eta ikastetxe bakoitzeko egoera eta ibilbidea ezagutzea eta elkar-laguntzea izan da taldearen lana. Honekin batera, gurasoak sentsibilizatzeko jarduerak egin dituzte (hitzaldiak, tailerrak, kafe-tertuliak,...), esaterako, Modelo Aretoan 2023ko apirilean eskaini zuten hitzaldia da esanguratsuenetako bat, harrera bikaina izan zuena.
Ideia horretatik sortu da ‘Erabili gurea lasai’ ekimena. Zarauzko 33 saltokik bat egin dute jada ekimenarekin, erakusleihoan pegatina bereizgarri batekin identifikatuta, eta behar duen edozein gazteri doako dei hori behar duenean eskatzeko eta erabiltzeko aukera ematen dio, mugikorraren erabileraren beharra saihestuz. Udaleko hainbat zerbitzuk, hala nola, Kiroldegiak, Malekoiko informazio puntuak, Ludotekak, Euskaltegiak, Liburutegiak, Turismo Bulegoak eta Gaztelekuak ere bat egin dute ekimenarekin eta zerbitzu hori eskainiko diete haur eta gaztetxoei.
Kanpaina honen helburuak dira, besteak beste, haurrei mugikorrak edota bestelako gailuak erabiltzeko beharra murriztea, komunitateko kideen laguntza, babesa eta koordinazioa indartzea eta haurrek esparru publikoa berreskuratu eta erabiltzea, kaleak eta auzoak ezagutu eta seguru sentitzea sustatzeko.
Irune Urbieta Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak adierazi duen moduan, “Udalak guztiz bat egiten du ingurune digital osasungarriak sustatzeko ekimen honen helburuekin eta lan ildo honetan lanean jarraituko dugu hezkuntza komunitateko parte diren ikastetxe, guraso eta haurrekin batera”.
"’Erabili gurea lasai’ kanpaina martxan jartzea oso interesgarria iruditzen zaigu batez ere zaintza komunitarioa sustatzeko. Kanpaina martxan jarri den beste herrietan emaitza onak izan ditu eta Zarautzen ere hala izango dela espero dugu”, adierazi du Miren Ros, Guk 16 taldeko ordezkariak.
MURKIL Zarauzko Merkatarien elkarteak ere parte hartu du ekimenean, elkarteko kide diren eta gainontzeko dendekin zubi lanak eginez eta koordinazioaz arduratuz. bere presidenteak, Aitziber Davilak azaldu du “ekimen interesgarria” dela hau, besteak beste “merkataritzaren funtzioa saltzea bakarrik ez dela, funtzio soziala ere” baduela argi uzten duelako.
Denda gehiagok parte hartu nahiko balute ekimen honetan, Merkataritzako Bulego Teknikoarekin kontaktuan jarri daitezke, gatc@zarautz.eus korreo elektronikoan.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010