Gaur, abenduak 18, Etorkinaren Nazioarteko eguna ospatzen dugu. Hori dela eta, Udalak “Entre dos Mundos” antzezlana antolatu du asteazken honetan, abenduak 20
Antzezlan honetan zainketa arloan lanean jarduten duten emakume migrarien egoera jasotzen da, bi mundutan bizi direnak, eta gure gizartean gero eta garrantzia handiagoa duen lan arlo prekario batean aritzen direnak.
Antzerkia Modelo Aretoan izango da, 19:00etan, gaztelaniaz izango da eta sarrera doakoa izango da. Antzazlana amaitu ondoren, solasaldi txiki bat egongo da gaiaren inguruan.