Eduki publikatzailea
Atzealdea

Energia Plana

Twitter

UDALEKO OSOKO BILKURAK JASANGARRITASUN ENERGETIKOAREN JARDUERA PLANARI ONESPENA EMAN DIO

2022/05/06

Zarauzko Udalaren Osoko Bilkurak ontzat eman zuen udal gobernuak aurkeztutako Jasangarritasun Energetikoaren Ekintza Plana. Ekintza-plan horrek EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bildu udal taldeen aldeko botoak jaso zituen, eta Podemos EQUO-Berdeak abstenitu egin zen.

Udal Energian Plan hau Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Jasangarritasun Energetikoaren

Legera egokitzen da, eta hiru ardatz estrategikotan zentratzen da bereziki:

-    Energia-kontsumoa murriztea.
-    Energia berriztagarrien iturri berriak bilatzea.
-    Eraikin publikoen kalifikazio energetikoa hobetzea.

Udal Energia Plana, logikoa denez, Gipuzkoa Energia 2050 Planean, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Plan Estrategikoan eta Urola Kostako Eskualdeko Energia Planean ezarritako estrategia eta helburuekin bat etorriko da.

“Plan honek lehentasunez 28 udal-eraikinetatik 11tan jardutea proposatzen du, horien artean osatzen baitute energiaren guztizko kontsumoaren % 85. Eraikin horietako jarduerak kontsumoak optimizatzera eta energia berriztagarrien iturrien erabilera handitzera bideratuko dira”, azaldu du Iker Basurko (EAJ-PNV) Proiektu Estrategikoetako eta Berrikuntzako zinegotziak. “Honela, eraikin horien kalifikazio energetikoa hobetzea lortuko dugu. Eraikin hauek dira: Etxezabala, Portuetxe, Udaberri (Jubilatuen Etxea), Musika Eskola, Sanz Enea, Aritzbatalde kiroldegia, Orokieta Berria, Orokieta Zaharra, Asti Kirol gunea, Haurreskola Zaharra eta Haurreskola berria.

Ekintza-plan horren barruan sartzen dira baita ere argiteria publikoaren argiak (LED) berritzea eta aginte- eta erregulazio-zentroak egokitzea, % 73ko energia-aurrezpena ahalbidetuko duena.

Basurkok gaineratu duenez, “beste jarduketa-puntu bat udal-parke mugikorra izango da, ibilgailuen eta hiri-autobusen flota berritzerakoan energia-iturria kontuan hartuta. Une honetan, Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana (PMUS) idazten ari gara, eta, normala denez, plan honekin bat egingo du”.

Era berean, testuak zenbait ekimen babesten ditu, hala nola, energia-komunitateak edo ditugun helburuetara hurbiltzen laguntzen diguten eta balioa ematen duten beste proiektu batzuk. Plan honek jasotzen duenaren eta egiten diren ekintzen jarraipena egiteko, batzorde bat sortuko da, eta batzorde horrek egingo diren aurrerapenen berri emango du.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010