Emakumeentzako Jabetze Eskola
Emakumeentzako Jabetze Eskola
Informazioa
Emakumeentzako Jabetze Eskola emakumeok hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin egoteko dugun espazioa da. Helburua berdintasunezko gizarte justu eta anitza lortzea da, ahizpatasun- eta elkartasun-sareetan lan eginez.
Hainbat ikastaroren bidez, ahalduntzeko gaitasun pertsonalak eta kolektiboak garatzeko aukera ematen digu.
Ahalduntzea bizitza modu autonomoan, indartsuan eta konfiantzaz bizitzea da, aukeratzeko eta gizarte-aldaketan parte hartzeko eskubidearekin. Prozesu hori barrutik kanpora doa, eta, horren bidez, emakumeok ikasi, trebetasunak eskuratu eta jarrera bat hartzen dugu, gure errealitatea eta gizartean dugun posizioa modu kritikoan aztertzeko eta eraldatzeko behar diren urratsak eman ahal izateko.
Ikastaro eta jarduera guztiak adin eta interes desberdinetako emakume guzti-guztiei zuzenduta daude.
2021eko urtarrila eta apirila arteko ikastaroak:
Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Zarauzko Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.
Ikastaroa aurrez-aurre edo online egin ahal izango da. Izen emate fitxan zehaztuko da zer formatutan jaso nahi den ikastaroa.
Izen-emate epea: 2021eko urtarrilaren 11tik 22ra:
Izen emate fitxa hemen deskargatu dezakezu.
Izen-emate orria beteta emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera bidali.
Telefonoa: 943 005 136
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010