Eduki publikatzailea

Atzealdea Emakumeen* Etxea 2024 programa

Twitter

EMAKUMEEN* ETXEAK 2024KO LEHEN SEIHILEKORAKO EGITARAUA AURKEZTU DU

2024/01/04

Emakumeen* Etxeak urtarriletik ekainera bitarteko egitaraua aurkeztu du. “Berdintasunean eta emakumeon ahalduntzean aurrera egiteko eta feminismotik hausnartzeko esperientziak partekatzeko eta gozatzeko gunea eskaini nahi dugu”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Zarauzko emakumeak animatzen ditugu Emakumeen* Etxera etor daitezen informazio gehiago eskuratzeko eta gehien gustatzen zaien jardueretan parte hartzera”.
 
Hauek izango dira lehen seihileko honetako ikastaroak:
 
- Nuevas tecnologías de comunicación (gaztelaniaz). Irakaslea: Natalia Vahl.
- Biodanza, otra mirada (gaztelaniaz). Irakaslea: Luz Clemente.
- Irakurketa Eskola Femenista (euskaraz). Irakaslea: Iratxe Retolaza.
- Habitándote en ti (gaztelaniaz). Irakaslea: Itxaso Beristain.
- Gure burua maitatzen ikasi (euskaraz). Irakaslea: Elena Urigoitia.
- Zoru pelbikoa lantzean (euskaraz). Irakaslea: Ane Etxeberria.
- Twerk ikastaroa (euskaraz). Irakaslea: Ikerne Mendieta.
- Gure zikloa eta bulben ezagutza (euskaraz). Irakasleak: Ione. F.Zabaleta eta Enara. I. Dominguez.
- XX.mendeko zinema popularraren irakurketa feminista (euskaraz). Irakaslea: Aintzane Rincon.
- Escritoras del mundo (gaztelania). Irakaslea: Isabel Allende.
 
Ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 12ra bitartean egongo da zabalik. Parte hartu nahi dutenek, honako bide hauen bitartez egin beharko dute izen ematea:
 
- Emakumeen* Etxean (Nafarroa kalea, 3). 
o Ordutegia: 10:30 – 12:30 / 15:30 – 20:00. 
- Telefonoz: 943 005 136.
- Posta elektronikoz: emakumeen-etxea@zarautz.eus.
 
Jabetze Eskolako eta gainontzeko ekimenen inguruko informazio zabalagoa aurki daiteke oharrean atxikitako dokumentuetan edota Emakumeen* Etxeko webgunean (https://www.emakumeenetxea.zarautz.eus ).

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010