Eduki publikatzailea

Atzealdea Emakume Sortzaileen Azoka izen ematea

Twitter

ZARAUZKO EMAKUME SORTZAILEEN III. AZOKAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

2025/05/07

Hirugarren urtez jarraian, Berdintasun departamentuak Zarauzko Emakume Sortzaileen Azoka antolatu du, uztailaren 19an. Azokan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago eta izena maiatzaren 19ra arte eman daiteke.

Ekitaldi honen helburu nagusia Zarauzko emakume sortzaileen talentua eta lana ikusaraztea eta sustatzea da, beren sormena erakusteko eta gure komunitatean duten presentzia indartzeko gune bat eskainiz.

"Ekitaldi honen bidez, bultzada bat eman nahi diegu Zarauzko emakume sortzaileei, beren talentua erakusteko eta proiektuetan hazten jarraitzeko espazio bat eskainiz. Aurreko deialdien arrakastaren eta eskariaren ondoren, emakume sortzaileen azoka sendotu egin da Zarauzko egutegian, eta horrek pozten gaitu", adierazi du Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak (PSE-EE).

Izena emateko, interesdunek eskaera orria bete behar dute Emakumeen* Etxera joanda (943005117) edo www.emakumeenetxea.zarautz.eus webgunean deskargatuta, berrien atalean.

"Artearen, berrikuntzaren eta kulturaren ospakizun honetan parte hartzeko eta izena emateko interesa duten emakume guztiak gonbidatzen ditugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure departamentuarekin jar zaitezkete harremanetan edo web orria bisitatu", gehitu du Vazquezek. "Herritar guztiak animatzen ditugu Zarauzko emakumeen talentua ahalduntzea eta aitortzea helburu duen ekimen honen parte izatera".

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010