Eduki publikatzailea
Atzealdea Emakume Abertzale Batza erakusketa
EMAKUME ABERTZALE BATZAREN INGURUKO ERAKUSKETA IKUSGAI MERKATU PLAZAN


2024/03/18
Bihar, martxoaren 19an, Merkatu Plazako lehen solairuan Emakume Abertzale Batzaren inguruko erakusketaren irekiera ekitaldia ospatuko da, 18:00etan. Irekierarekin batera,
Emakume Abertzale Batza (EAB) 1922an sortu zen, Euzko Gaztedi-ren babesean eratutako emakumeen talde gisa. Hasieratik bertatik, EABk erakutsi zuen emakumeen erantzukizunen artean bazirela aberriaren aldeko zabalkundea egitea, eta hezkuntza-, elkartasun-zerbitzuak zein gizarte-laguntza eskaintzea. Hala, mugimendu feminista horrek euskal emakume abertzaleak ahaldundu zituen, eta eragin handia izan zuen emakumeen ondoko belaunaldietan eta abertzaletasunean.
Hogeita lau panelek osatzen dute erakusketa, gaikako sei multzo handitan banatuta. Multzo horietan, elkartearen ibilbide osoko lana eta pentsamoldea jasotzen dira. Erakusketaren ibilbidearen amaieran, emakume historiko haietako batzuen testigantzak biltzen dituen bideoa ikus daiteke.
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatu du erakusketa, Emakume Abertzale Batzaren (EAB) sorreraren mendeurrena dela eta. Duela 100 urte, gizarte-eredu berria proposatu eta ekimen nahiz jarduera ugari bultzatu zituzten emakumeek Euskadiren alde egindakoak eta bizi izandako esperientziak ikusarazi nahi ditu erakusketak.
«EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez» erakusketa ikusgai izango da, martxoaren 20tik apirilaren 7ra arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010